Honen berri eman genuen behin hemen, baina ez oso argi. Aprobetxatuko dugu Euskararen Eguna, Jose Mari Satrustegi euskaltzain zenaren aipu bat gogoratzeko, zeina bideo luzeago baten barruan dagoen, une jakin batean.
Bideoa 9 minutu luze da, baina Satrustegiren aipua 3 minutu eta 46 segundu igarotakoan agertzen da. Hortaz, esteka bat sortzeko #t=3m46s gehitu behar zaio URL helbideari:
Itsasteko orduan, beste modu batean egiten da, ordea. Youtubek ematen dizun itsasteko kodean, eskuz parametro bat gehitu behar duzu bi lekutan:
Eta gehitu behar dena da &start=226 pusketa, non segundu kopurua jarri behar den. Adi honi: estekan 3m46s bada, hori segundo kopuru totalera bihurtu behar duzu, kasu honetan 226. Hau da, itsasteko kode arruntean, goiko bi parametro horietan halako letra saltsa topatuko duzu.
Aldaketa berriekin, embed egiteko edo itsasteko ematen duen kodean Iframe era hobesten du orain Youtubek.
Kodea honela bada:
Minutu eta segunduaren kodeak gehitu behar dira bideoaren gakoaren ondoren. Adibidez, bideoa 2. minutu eta 44 segundu igaro ondoren hasi nahi baduzu:
Albiste honetan frogatua.