Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

.EUS domeinua – Euskara eta euskal kultura interneten

Mondragon Unibertsitatatea
2009-12-01 : 08:12

Atzo arratsaldean Iratxe Esnaola egon zen Goi Eskola Politeknikoan , eta .Eus domeinua euskara eta euskal kultura Interneten hitzaldia eskaini zuen. Iratxe Esnaola, Puntueus Elkarteko kide eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.

Sarean zun-zun web berria

Goiatz Multimedia, S.L.
2009-11-30 : 17:11

Hezkuntza munduko langileei jakinarazi nahi diegu webgune berri bat helbide honetan eskuragarri dagoela: www.goiatz.com , web berri bat euskeraz haur eta lehen hezkuntzarako.

10

Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da Boulevardean

Mikel Etxebeste Mendarte. Donostiako Euskararen Udal Patronatua
2009-11-30 : 15:11

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3: Euskara Hitzez Hitz. Ahoz Aho. Mintzodromoa jarriko da Boulevardean, 400 hiritarrek euskaraz hitz egin dezaten

Belodromotik BECera

Sustatu
2009-11-30 : 10:11

Atzo Donostiako belodromoan izan zen saioarekin, erabakita geratu da 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko duen zortzikotea: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Finala, Barakaldoko BECen izango da bi aste barru, abenduaren 13an.

2

Auzitegi Nazionalaren aurrean gurutziltzatu

imanol murua uria
2009-11-30 : 09:11

Mikel Zuloagari 9 urteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, 18/98 auzian, Joxemi Zumalabe Fundazioaren ataleko beste auzipetuei bezala. Bere lagunak atxilotzen ari ziren bitartean, berak ihes egin zuen.

"Mientras yo huía mis compañeros caían presos. Como acción de protesta pensé en crucificarme frente a la Audiencia Nacional ¿Sería, también, considerado una acto terrorista?. Tenía los clavos y la persona que me los iba a clavar. La acción no pudo ser. ¿Estás loco!, me decían. Empecé a escribir. A madurar una respuesta a ese terrorismo de Estado que la mayoría de los medios ocultan.

Italiatik dator Lehenengo Karlistadan girotutako eleberria

Zumalakarregi Museoa
2009-11-30 : 08:11

Valentino Pugliese gure lagunak Lehenengo Karlistadan girotutako eleberria argitaratu berri du Italian.*¡Viva Zumalakarregui!* izenburupean Erromako Ars Gratia Artis etxeak eman du argitara.

1

Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren

Mikel Iturria
2009-11-28 : 09:11

Nicholas Sarkozyk gidatzen duen UMP alderdiko bozeramailea da Frédéric Lefebvre. Atzo arte ez nuen Lefebvre jaunaren berri (gutxiegi jarraitzen dugu hegoaldekook Frantziako gorabeherak, baina kristo guztiak daki hemen nor den Belen Esteban). Twitter-en izan dut haren berri. @kortabitarteren tweet honetan, hain zuzen ere. Eta bertan ageri den estekan egin dut klik. Frédéric Lefebvre expulsé de twitter en 24 heures (24 ordutan bota dute twitter-etik Frédéric Lefebvre).

2

Gipuzkoako datu geografikoak askatu ditu Foru Aldundiak

Euskalmapa / Tagzania
2009-11-27 : 14:11

Albiste handia gaurkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere B5M geografia webguneko informazio guztiari lizentzia libre batekin askatu bait du.


Oñatiko Kale Barria. Eduki librea, © Gipuzkoako Foru Aldundia, B5M

Euskaldunen arrakasta akademikoa

Karmele Artetxe
2009-11-27 : 13:11

Zaila da jakitea historialari, soziologo, psikologo eta tankerako zientzialarientzat hizkuntza hautu bat edo bestea egiteak, hau da, euskaraz edo erdaraz idazteak zer eragin eduki dezakeen bere ibilbide akademikoan (baldin eta halakorik egin nahi badu). Erdaraz eginez gero frogatuta dago arrakasta posible dela. Baina gakoa zera da, eta euskaraz eginez gero, aukerak berdinak al dira?

3

Ertzaintzaren uniforme berriak, txapelik gabe?

Sustatu
2009-11-27 : 11:11

Ertzaintzak 2010ean estreinatuko dituen uniformeen argazki hau agertu da El Diario Vasco egunkarian. Txapelik gabeko uniforme berria ageri da bertan. Euskal polizien janzkeraren identitate-elementu historiko bat da txapela.


Argazkiak.org | Txapel gorridun ertzainak Vaya Semanitan © cc-by-sa: sustatu

5

Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

Mondragon Unibertsitatea
2009-11-27 : 10:11

Datorren astean zehar Euskararen astea ospatuko du Mondragon Unibertsitateak. Hiru fakultateetan hitzaldi-sorta interesgarria eskainiko da, astelehenean hasi eta ostegunean bukatu. Guztiek ere gaur egungo gaiak jorratuko dituzte eta, aldi berean, euskararekin lotutakoak.

Kobra-neskak

Elena Laka
2009-11-27 : 09:11

Pagafantas filma ikusi duenak badaki zer den kobrarena egitea. Mutil bat neska baten aurrean zutik, musu bat emateko gerturatzen zaio. Eta neskak oinak aldendu barik, gerritik gora atzera egiten du, bere eta mutilaren arteko tartea areagotuz, ezinezko eginez arpegien arteko kontaktua, musurik ez beraz. Neskaren mugimendu horri esaten dio Pagafantasek kobrarena egitea.

9

Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaur

Sustatu
2009-11-26 : 14:11

Garai batean Alfa josteko makinen lantegiak okupatzen zuen lekuan, zenbait solairutako merkatalgune handi bat inauguratu dute gaur Eibarren: El Corte Ingles.


Argazkiak.org | El Corte Inglés (Eibar, Gipuzkoa) © cc-by-sa: asarasua

1

Zure herria mapan azaltzen da?

Mikel Lizarralde - Tagzania
2009-11-26 : 10:11

EuskalMapa blogean gure hiri eta herriak OpenStreetMap-en ba ote dauden aztertu dugu. Badira hainbat herri mapan primeran ateratzen direnak, baina, orokorrean, egiteko asko dago. Herri garrantzitsu ugari, hala nola, Baiona, Barakaldo, Basauri, Durango, Lasarte edo Oñati ez dira mapan ganoraz agertzen. Arrasate eta Getxo ere egoera agian hobean daude, baina egunotan burutuko diren mapa-jaiekin itxura are txukunagoa ematea espero dugu (gaur arratsaldeko 6etan Arrasaten eta larunbatean goizeko 10etan Getxon )

1

Euskal Torrenberg (Joan Mari Torrealdairen omenez)

Joan Mari Irigoien
2009-11-26 : 10:11

Orain dela lau bat urte, Euskal Pen Klubekoek deitu zidaten, zera esateko: Joan Mari Torrealdai saritu zutela, Euskal Pen Klubaren lumarekin saritu ere, eta ea prestatuko ote nuen hitzaldi modukoren bat haren ohorez. Orain, berriz, Euskal Idazle Elkartekoak etorri zaizkit, eta nola esan hauei ezetz haiei baietz esan banien…! Nola esan ezetz, tartean Joan Mari Torrealdai egonda…! (Euskal Liburuaren Gaua izeneko ekitaldia izan zen bart gauez Donostian, eta han eman zioten Dabilen Elea saria Joan Mari Torrealdairi, berraren eta bere lagunen kontrako epaiketa noiz hasiko den jakin den egun berean. Saria jaso aurretik, Joan Mari Irigoienek hitz hauek irakurri zituen).

3

Patxi Gallegoren Pololoak trilogiaren amaiera eta irudi esklusiboak

Igor Leturia / e-gorblog
2009-11-26 : 08:11

Patxi Gallegoren Pololoak komiki-trilogia (zeina sarritan izan baitugu e-gorblog-en hizpide) komunikabideetan daukagu berriz ere, berriki estreinatu den antzezlana dela-eta, eta ziur aski gehiago izango dugu hurrengo asteetan, egun gutxi barru Elkarrek Pololoak 3 - Atxeritoko balada trilogiaren azken alea kaleratu behar baitu. Horri buruz idazteko Patxiri komikiaren azala eskatzeko atrebentzia izan nuen, bera aspalditik ezagutzen baitut. Horren ordez, Patxik etxera gonbidatu ninduen, liburuaren sorkuntza prozesua bertatik bertara ezagutzera!

1

UKblogak topaketak zapatu honetan, Algortan

UKBERRI.NET
2009-11-26 : 08:11

UKBERRI.NETek UKBLOGAK Uribe Kosta eta Erandioko internauta euskaldunen topaketak antolatu ditu latunbaterako, hilak 28. Sakabanatuta dauden blogari eta internauta euskaldunak batu eta sareko komunitate euskaldun eta euskaltzalea sendotzea da egitasmoaren xedea. Jardunaldiak goizeko 10etatik aurrera egingo dira, Algortako Aldai Patronatuan.

Durangoko Azokaren 44. ekitaldia

Sustatu
2009-11-25 : 14:11

Durangoko Azoka hurbildu ahala, zenbait nobedade gehitu dituzte webgunean: 2009ko nobedadeen katalogoa, egutegia, sare sozialen atal bat... eta telebista-iragarkia ere prest dago, azokagunetik kanpo ere azokarik badela azpimarratuz.

Garraio publikoari buruzko informazioa ez da publikoa

Sustatu
2009-11-25 : 11:11

Dani Reguera informatikariak bere blogean, eta PabLOL delako lagun batek Euskalmapa-n utzitako erantzun batean, paradoxa bati begiratu diote: garraio publikoaz informatzen duten webgune eta zerbitzuek ez dute uzten informazio hori berrerabiltzerik. Demagun ekitaldi bat antolatzen duzula Donostia edo Gasteizko lokalen batean: jarraibide batzuk prestatzen dituzu sarean edo eskupaper batzuetan, garraio publikoz nola iritsi adierazten dutenak, lerroa marraztuta mapa batean, ordutegi batzuen berri emanez. Ba ezin duzu hori egin: legea hautsiko zenuke.

2

Gaztetxoentzako sare sozial edo unibertso birtualak: Habbo eta beste

Sustatu
2009-11-25 : 09:11

Ez dute agian Tuentik duen hedapen handia, eta akaso adin-demografia desberdina dute, baina ume euskaldunak Interneten dabiltzan webguneen artean unibertso birtual sozial bitxi batzuk daude: Habbo edo Boombang adibidez. Tresna ludikoak, batetik, baina ezaugarri kezkagarriren batzuk ere badituztenak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››