Teknologia albisteak

Nazioartean Egunkaria auziari buruzko informazioa zabaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Berasaluze
2009-12-04 : 08:12

Egunkariaren Alde Elkarteak atari digital berria abiarazi du: egunkaria.info/international Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak, eta helburua "atzerriko kazetariak, erakundeak eta beste auziaz informatzea da".

Guneak atal finkoak dauzka (auzipetuez datuak, erakundeen adierazpenak, hedabideetako artikululak, auziko manifestuak, argazki bildumak, bideoak, power pointak...) eta albistegia. Atal finkoak osatzen joango dira.

Albisteei dagokionez, berri bakoitza sartu orduko Internetez automatikoki helduko zaie atzerriko ehunka kazetari eta erakunderi euren posta helbideetara: albiste hori bera, egunkaria.info/international-en aipamena eta harremanetarako telefono zenbakia.

Erantzun

Sartu