Bertso finaleko zenbait finalista, doako saio batean Orion
2009-12-04 09:12
Abenduaren 6an, igandearekin, gaueko 22:30ean bertso saioa izango da Orioko Karela Kiroldegian. Bertsolariak hauexek izango dira: Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Gai emailea Unai Manterola izango da, eta sarrera doan.
Bertso saioa San Nikolas jaien inguruan antolatzen da urtero, eta Errikotxia Bertsozaleen elkarteak antolatzen du, Orioko Udalaren laguntzarekin.
Erantzunak kargatzen...