Teknologia albisteak
1

Euskal Wikipedia: sorrera eta egungo egoera

Erabiltzailearen aurpegia
Mondragon Unibertsitatea
2009-12-04 : 17:12

Aste honetan Mikel Iturbe izan dugu hizlari "Mondragon Unibertsitatearen euskararen astean Euskal Wikipediaren sorreraz eta egungo egoeraz. Mikel Iturbe Euskal Wikipediako administratzailea da eta Goi Eskola politeknikoan ingeniaritza informatikoa ikasten ari da.

Iturbek bere aurkezpenean, wikipedia bere osotasunean zer den eta honen historia azaldu zuen, euskarazko wikipedia bere osotasunean ere ulertu ahal izateko. Ostean, euskarazko wikipediaren historia azaldu zuen, zenbait datu emanez hazkundeari buruz eta beste hizkuntza batzuekin alderatuz.

Gero, barne funtzionamendua azaldu zuen, wikipediako barne tripak: edizioa nola egiten den (artikulua, aldatu eta historia botoiak), lankideak zelan komunikatzen diren (eztabaida orriak, txokoa, posta-zerrenda) eta baita ze lankide mota dauden (erregistratu gabekoak, lankide erregistratuak, administratzaileak eta burokratak). Erabilera negatiboak ere aipatu zituen, baita hauei aurre egiteko dauden tresnak ere, gizartearen eta wikipediaren arteko analogia eginez (jatetxeko labana eta polizia).

Azkenik, wikipedian nola parte hartu azaldu zuen, eskolan auzolanean eraikitako artikuluak edo norberak egin ditzakeen aldaketak zeintzuk diren azalduz. Hau horrela, jendeari proiektu honetan parte hartzeko deia eginez amaitu zuen hitzaldia.

Erantzunak

South T.
2009-12-06 : 13:49

Udazken honetan Euskarazko Wikipedian galdeketa egin da lankide, administratzaile eta abarren artean. Hemen galdeketaren emaitzen txostena duzue jarraian.



Erantzun

Sartu