Azaroan erakutsi zuen Sustatuk nola Goenkalen Tuenti euskaraz agertu zen, eta litekeena zela laster euskaratuta egotea. Ba, Tuentik gaur iragarri du dagoeneko Tuenti erabilgarri dagoela "Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan". Prentsan ere hasi da irtetzen, Vocenton eta prentsari errepasoa eginez Euskadi Irratian ere bai. Baina sartu sartu gara, eta gaztelaniaz ageri zaigu, eta ez dugu preferentzietan hizkuntza aldaketarik ikusten. Lagun bati konfiguratu diote eta pantallazo batzuk utzi dizkigu.
Erabiltzaileen %10ak bakarrik omen du Tuenti euskaraz erabiltzeko aukera, oraingoz. Markel Anasagastik (anasintxa) eskaera egin die Tuentikoei eta konfiguratu diote bere kontua, euskaraz izan dezan. Pantallazo batzuk utzi dizkigu, tartean, errore batzuk: Gonbidapenak / Invitaciones eta Sexua: Chico adibidez.
Argazkiak.org | Erroreak Tuentin © cc-by-sa: anasintxa
Argazkiak.org | Tuenti euskaraz © cc-by-sa: anasintxa
Hala ere, badirudi orohar ondo itzuli dutela Tuenti. Pantallazo handi honetan ikusten da Anasintxaren hasiera orria Tuentin, aipatutako errore horiekin, baina itxura onarekin orokorrean. Fijatu bazarete, adibidez, iruzkin 1 singularrean, baina 3 argazki pluralean.
Argazkiak.org | Tuenti euskaratuta © cc-by-sa: anasintxa
Tuentikoen pantaila-iruditik Anasintxak pasa digun beste horretara gauza batzuk zuzendu dituztela ikusi dugu. Adibidez, Friends in messenger or Yahoo? agertzen da euren pantallazoan, baina badirudi zuzendu dutela eta orain euskaraz egiten digu galdera: Badaukazu lagunik Yahoo! edo Messenger-en?
Zuzenketadun bertsioko pantallazoak Anasintxak pasatu dizkigu, eta berak e-postaz eskatuta lortu du Tuenti euskaratzea... baina erabiltzaile gehienek ezin dute konfiguratu, printzipioz. Lau erabiltzailerekin saiatu gara artikulu hau idatzi aurretik, eta ez dugu izan hizkuntza konfiguratzeko aukerarik. Tuentikoengana ere jo dugu, eta hau eratzun digute:
A lo largo de los próximos días todos los usuarios tendrán la opción de cambio de idioma. Estamos trabajando para que lo antes posible puedas poner tu perfil en euskera.
Gaurtik aurrera, Tuentirekin euskarazko harremana mantentzeko aukera dagoela iragarri dute, eta idatzi diegu beste e-mail bat euskaraz, Tuenti euskaraz probatzeko aukera noiz izango dugun galdezka. Ez bakarrik euskaraz: katalanez, gailegoz eta ingelesez ere egongo da aurki Tuenti.
Gazteleraz idatzitako mezu bati horrela erantzun didate Tuentitik:
Konfiguratu dut euskaraz, eta -bilatu arren- ez dut aurkitu akatsik. Hemen aipatutako akatsak gaur goizekoak dira, baina dagoeneko zuzendu dituzte. Bejondeiela!
Gauza batzuk faltan oraindik: ohar legala, lan egiteko eskaintzak, login egiteko orria... baina behin login eginda, funtzio nagusiak ondo. Hobe lehenago iritsi izan balitz, baina edonola ere, berri pozgarria.