Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarari ekarriak: Munduko literaturatik euskarara itzulitako lanen bilduma

susanews | armiarma.com
2009-12-03 09:12

Euskarari ekarriak: 900 idazle eta 2.200 idazlan. Armiarma.com atariaren ekimen berri bat. Munduko literatura euskaraz. Eta hilero, liburu osoak online.

Armiarma atariak gune berri bat abiarazi du: Euskarari ekarriak. Munduko literaturatik euskarara itzulitako lanen bilduma egitea du xede, eta dagoeneko 900 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakartza: batzuk liburuak, besteak literatur aldizkarietan plazaratutako ipuin, antzerki eta poemak.

Liburu berriak argitaratzen diren ahala eguneratuko da Euskarari ekarriak webgunea, eta hilero bizpahiru liburu emango ditu osorik sarean. Abendu honetan: Joseph Conraden Ilunbeen bihotzean, Marguerite Yourcenarren Ekialdeko kontakizunak eta Rudyard Kiplingen Kim.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu