Sustatu logoa Teknologia albisteak

Espainiako banderak denean jartzeko beste

Desplazatua
2009-12-03 11:12

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion bulegoetan eta atxikitako lokaletan hagak eta banderak jartzeko Ares jaunak 59.411,45 euro gastatu ditu. Hala ikus daiteke Legebiltzarrean Iñigo Iturrate jeltzaleak egindako galderari Herrizaingo sailak emandako erantzunean, azaroaren 24an Legebiltzarrean jasoa. Diru horrekin guztiarekin, bandera gutxiago erosi dituela esango nuke; garestiegi ordaindu ditu piper-poteak.

Hemen dokumentua ikusteko aukera.

Ta, oker ez banaiz ez da banderetan egiten den gastu bakarra; asteburuan SER irratian aritu ziren esaten 17.000 euro gastatu dituela beste hainbat lekutarako piper-pote eta antzekoetan.

Kanbioak akaso gurean ere kolore horrek modan jarriko ditxu azkenean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu