
Aurrekoan egoera kuriosoa gertatu zen Bergaran. Argia itzali eta inongo mediok ez zuen grabatu bertso eder hau. Beno, inongo mediok ez, 53R61-k grabatu zuen bere mp3arekin eta sarean jarri denen eskura. Eta hortik abiatu zen galdera bat: norena da bertsoa? Hau da, zein da bere lizentzia? Zein da doinuaren lizentzia? Bertsoek copyrighta al dute? Arte efimeroa al da?
Fiskalak jarrera aldatuz geroztik, akusazio publikorik ez dago Egunkaria auzian. Eta akusazio partikularrik ere ez da inoiz egon, ustezko delituaren biktima zuzenik ez dagoelako. Beraz, herri akusazioa besterik ez da geratzen: AVT eta Dignidad y Justicia. Eta defentsa abokatuen ustez, Judiziamendu Kriminaleko Legearen arabera eta orain arteko jurisprudentziaren arabera, herri akusazioarekin bakarrik ez zegoen inor epaitzerik. Baina epaituko egingo dituzte.
5 egun falta dira.
Topagunean federatutako tokiko hedabideek Tokikom aurkeztu dute, tokiko hedabideen marka bateratua. TOKIKOMek tokiko hedabideen sektoreak duen indarra azpimarratzea eta barne kohesioa areagotzea du helburu nagusitzat. Bere lehen fruitua Durangoko Azokan aurkeztutako Tokikom aldizkarien agregatzailea da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Guardia Zibilaren eta Juan del Olmo instrukzio epailearen akusazio tesiekin bat egin zuen Egunkaria itxi zutenean. Lau urtez eutsi zion jarrera horri, 2006ko abenduaren 14ko idatziaren bidez auziaren artxiboa eskatu zuen arte, inor epaitzeko oinarririk ez zegoela argudiatuta.
6 egun falta dira.
Durangoko Azokan murgilduta, une egokia iruditu zaigu galdera hau egiteko: nola daude euskal musikariak kokatuta Interneten: modu aktiboan edo, aldiz, oraindik eskaparate gisa soilik erabiltzen dute sarea? beraien musika zabaltzeko Myspace, Spotify edo Twitter bezalako 2.0ko tresnak erabiltzen dituzte?
SEO/BirdLifek, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak beren kezka erakutsi dute Irungo Udalak Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian jasotako konpromisoak betetzen ez dituela eta, eta uste dute Udalak ez lituzkeela bere ahaleginak Plaiaundin diren kirol-instalakuntzak sendotzera bideratu behar, baizik eta bertatik beste norabait eraman behar lituzkeela, han egiten diren jarduerak Plaiaundiko Parke Ekologikoa natura-gune babestu moduan babestearekin eta kontserbatzearekin bateraezinak baitira.
Euskararen astea izan zela-eta, Porrotx etorri zen HUHEZIra, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera. Aurrez aurre, Hezkuntzako ikasleak izan zituen. Hona hemen hark esandakoaren kronika.
Hezkuntza-sistemaren beharretara egokituz, aurten lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du lehenengo aldiz, 2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartekoa, hiru fasetan banatuta. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako den lehiaketa honek Darwin izango du aurten ardatz nagusi, zientzialariaren jaiotze-urteurrena aitzakia hartuta.
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, azaroaren 30ean, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren ekitaldi-aretoan, Euskal Herriko foru-zuzenbide zibilari buruzko zortzigarren jardunaldi praktikoa burutu zuen. Jardunaldi horren barruan aurkeztu zuen Zuzenbidearen Euskal Akademiak euskal zuzenbide zibilaren webgunea: www.forulege.com
Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXIII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena. Müller-en Atemschaukel (Arnasaren kulunka) lana euskaratuko du sarituak, 2010eko Durangoko Azokan aurkezteko.
Bi operazioetan guztira hemeretzi lagun atxilotu zituzten, eta inputatu gisa deklaratzera beste bost lagun ere deitu zituzten gero Auzitegi Nazionalera. Inputatutako 24 lagunetatik, azkenean hamar lagun epaituko dituzte, bi epaiketatan, haietako hiru bi aldiz.
7 egun falta dira.
Abenduaren 9an Ibilgailu partikularraren ordezko aukeren sustapena izeneko difusio eta sentsibilizatze jardunaldia egingo da Arabako Teknologi Parkean. Jardunaldi honi mahai-inguru batek emango dio amaiera mugikortasun neurri berriak praktikara nola eraman aztertzeko.
2003ko otsailaren 20an atxilotutako hamar lagunetatik bostek torturak salatu zituzten auzitegian: Txema Auzmendik, Xabier Alegriak, Xabier Oleagak, Martxelo Otamendik eta Iñaki Uriak.
8 egun falta dira.
Azken hilabeteetan euskal nortasunaren aurkako gurutzada indartu eta bizkortu egin da Euskal Herrian. EITBko maparekin hasi eta testu liburuetako aldaketekin jarraitu dute. Baina ez da hemen amaitu, orain espainiar selekzio ezberdinen desfilea Euskal Herritik iragatea nahi dute, lehenik Gorbeako militarrak eta atzetik espainiarren sinbolo den Manolo ere badakarte. Abenduan espainiarren erregea izango dugu EITBn mezulari. Hemen duzue BAI EUSKAL HERRIARIren irakurketa.
Olatu bat kuartelen gainetik da Xabier Amurizaren hirugarren eleberria. Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da.
Egunkaria-ren eta ETAren arteko lotura ekonomikoaren zantzurik eta frogarik ez dagoela jabetzen joan ziren neurrian, Guardia Zibileko ikerlariak eta Del Olmo epailea akusazioari beste jite bat ematen hasi ziren, argudio bitxi samarren bidez Egunkaria ETAren menpeko tresna zela erakutsi nahian. Horretarako, funtsean, Egunkaria-k ETAren helburuei lagundu egiten ziela argudiatu izan du Del Olmok hainbat autotan, euskara hedatzen eta indartzen laguntzen duenez.
9 egun falta dira.
Gaur betetzen dira 19 urte, Euskaldunon Egunkaria sortu zela, abenduaren 6 batean jaio baitzen. Batean eta bestean egiten ari diren elkarretaratzeen asmo berarekin, Egunkaria auzia salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko ekimena abian da dagoeneko Interneten ere, Egunkaria libre! lau haizetara zabaldu nahian, bannerrak erakutsiz.
Ritxi Lizartzak "Mintza hadi, lagun!" eskuliburua aurkeztu zuen ostegunean Donostian. Hika erabiltzeko metodologia propioa proposatu du, Euskaltzaindiaren arauetan oinarrituta, arautu gabeko hainbat alderditan kasuistika aztertu eta sistamatizatu ondoren. Ikuspuntu praktikotik egina dagoenez, atal bakoitzean ariketa ugari aurkituko ditu irakurle-ikasleak. Gaurtik aurrera, Durangon salgai egongo da eskuliburua, Maramara Taldearen erakusmahaian, eta egileak igandean aurkeztuko du, 13:00etan.
Egunkarietako gehigarriak, buzoiko propagandak, postalak edo bankuko fakturak... Zeinek ez du ezer irakurri komunean? Komunak beti izan dira irakurketara loturiko espazioak. Imanol Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemak komuneko paperean inprimatuak izan dira, egunero laztantzen zaituen paper leuna euskarri literario bihurtuta. Liburu biribilkia Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, abenduaren 6an eguerdiko 14:00etan.
Guardia Zibila hirugarren aldiz ere sartu zen Egunkaria-ren egoitza nagusian, Andoaingo Martin Ugalde Parkean: 2003ko abenduaren lehenean. Egoitza zigilatua zegoen artean, bederatzi hilabetean ez zen inor sartu, eta Juan Del Olmo epaileak egoitza berriro miatzeko agindu zuen. Del Olmo bera ere etorri zen Andoainera, idazkari judizialarekin eta guardia zibilekin batera. Agiri gehiago eraman zituzten, modu selektiboagoan oraingoan, berriro mugimendu ekonomikoei buruzkoak batik bat. Baina hirugarrenez, kale. Agiri susmagarririk ez zuten topatu.
10 egun falta dira.