Tira, egon naiz Victoria Eugenian Mikel Laboaren omenezko kontzertuan. Eta zer esango dizuet. Gehiago merezi zuen gizon horrek, nire ustez. Izan dira joandako urtebete honetan omenaldi gehiago, batzuk auzolanean antolatutako kontzertuak, besteak kantu-afari soilak, eta lepoa jokatuko nuke berotasun gehiago izan dela guztietan, atzo, ekitaldi ofizialenean, sentitutako hoztasun deserosoarekin alderatuta. Hurrengo lerroetan kritika beharbada latza irten zait, baina maitasunez idatzita egin dut.
Parte hartu duten artistei errespetu osoz, iruditu zait ekitaldiak hunkigarriagoa behar zuela izan. Laboa entzutean izugarrizko adrenalina deskargak izaten ditut, izugarrizko barne-dardarak sortzen dizkit Laboak, eta gaurkoan... ez dut ikusi ETB3n emandako dokumentala, baina apustu egingo nuke zirraragarriagoa izan dela.
Dezepzionatuta irten naiz, bi zentzutan:
Batetik, antolakuntza. Eszenatokiaren antolakuntzan akats dexente: Odon Elorza irten da Marisol Bastida alargunari domina jartzera, eta ez du lortu dominaren soka soltatzea (neska batek irten behar izan du laguntzera). Lotzeko ere, kostatu zaio. Gero, bere mikrofonoa ez zebilen. Euskarazko diskurtsoa irakurria, entsaiatua eta naturaltasunik gabekoa. Gazteleraz odonago aritu da.
Kantu bat eta bestearen artean denbora dexente. Egon da momentu bat zeinetan Victoria Eugenia oilotegi bilakatu den, jende guztia hasi baita berriketan, ikuskizunak une horretan izan duen etenaldian aspertuta.
DJak ari ziren bitartean, tekniko bat kableak ondo ote zeuden... Eta abar.
Bestetik, maila artistikoa. Beste zerbait espero nuen, zerbait hunkigarriagoa. Taldez talde:
Laboaren alargun Marisol Bastidaren diskurtsotik, bi gauza aipatuko nituzke:
Nire uste apalean, gehiago merezi zuen Laboak. Nirekin joan den lagunak ere esan dit, ez zidala iritzia eman nahi, klasikoegia dela pentsatuko nuelakoan. Enfin, ez nuke esango maila eman duenik ikuskizunak... Baina tira, Laboak maila altua jarri zuen, eta exikentzia maila parekoaz joan naiz agian...
Ez dakit zer irudituko zaizuen nire iritzia. Apuro apur bat ematen dit, egia esan, ekitaldia kritikatzeak. Nahiago nuke Laboaren handitasuna goraipatzean xahutzea nire indarrak, baina ez da hori benetan sentitzen dudana.
ez nintzen egon. ezin det Veugenian pasa zenario buruz hitzegin. Baina zure testuan taldeen lanak Laboarekin, bere ahotsarekin, gehiegi parekatzen dezu. Baina ezin da Laboaren ahotsa berriz entzun.
Omenaldia da, eta seguru talde giuztiek ahal zutena eman zuela. Gero gerokoak, gustuak eta estiloak.
Lisabo faltan bota nuen zerrendan. Baina agian oso makarra izango zen domina emateko montatu zen ekitaldian.
Atzoko ikuskizunaren leloa "Mikel Laboa 180º" zen. Antolatzaileek lehenengotik adierazi zuten, ez zela omenaldi bat oroitzapen bat baizik, ideia printzipala Mikelen musika ikuspuntu oso ezberdinetatik islatzea zelarik.
Honen jakinean, atzoko saioa bi ikuspuntutatik baloratuko nuke: musikarien lana, antolaketa lana.
1- Musikarien lana: Sentsazio oso onekin irten nintzen. Euskal musikarien maila oso ona denaren inpresioarekin. Nire ustetan Iñaki Salvador, Xabi San Sebastian eta Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna ikusgarri egon ziren. DJ Makala+DZ eta Gosek ekitaldiaren leloari jarraituz ikuspuntu ezberdina erakutsi zuten, norbaitentzat beharbada ezberdinegia, baina nere ustetan behintzat errespetuz eginikoa, zaindua, landua. Goseren eszenaratzea goraipatzekoa iruditzen zait. Lain taldeak beraiek esan zuten pop/rock ikutua emateaz aparte, euskal gazterian Mikelek eduki duen eragina ere islatzen zuen.
2- Antolaketa lana: Hitz gutxitan desastre hutsa. Artistikoki hain lan ona dena, ezin da okerrago aurkeztu. Barkaezina iruditzen zait Odon dominaren soka soltatu nahian edota mikrofonoa ez zebilen momentuan hainbeste segundu pasatzea inor laguntzera joan gabe. Irudi oso txarra eman zuten saio batetik bestera pasatzean eskenatokia prestatzen denbora gehiegi ematean edota Dj-ak lanean zeudela teknikoa zuzenean zerbait konpontzen aritzean.
Orohar ekitaldian aurkezle baten lana faltan bota nuen. Guzti horri zentzutasun oso bat emango zion zerbait.
Baina, ez dago dudarik Mikelek zerbait gehiago merezi duela.
Euskal gizartearen (ez musika mailan bakarrik) bozeramaile izan da Mikel. Bere abesti batzuk ereserkiak dira euskaldunontzat.
Benetako omenaldi bat merezi du. Omenaldi hontan pentsatzean, nere buruari galdetzen diot, zer nolakoa egingo zitzaiokeen Estatu Batuetan Bob Dylan edo Bruce Springsteen-i. Zeren eta gurekiko, tamaina bereko (edo gehiagoko) garrantzia dauka Mikelek.
Euskal musikari/idazle/bertsolari/etab.. importanteenek parte hartuko lukete... telebistak zuzenean eskeiniko luke eta ofizialki euskaldunok diogun mirespena betirako
grabatua geratuko zen.
Ados idatziriko gehientsuenarekin,
Protokoloa exkax, transizioak luze, abestiren bat gehiegitxo Xabik, ekitaldia orokorrean guzti honengatik luze egin zitzaidan, astearte gaua izateak ere giten du.
Gose nire iritziz ongi aritu zen , Xabiren Dialektikaren laudorioa ausarta ta txukuna, Ken 7 oso ongi, eta Marisol unkigarri.
Zubia aukeratzearen Mikelen izena emateko ez dakit nola izan den prozesua baina nik Etorbide oso baten izena ere jarriko nioke...ez dakit... Sant Klara Irlari Mikel Laboa Irla edo gauza haundiren bat...(irlarena txantxa noski, etorbidearena ez)Antiguon ba dira hainbat infanta ta antzekoen izena duten kaleak Mikelek baino gutxiago merezitakoak.
Bueno, omenaldia bakoitzak ere egin behar dio ta horretan jarraitu beharko. Bere obra geratu den arren, nik faltan botatzen dut Mikel.
Nik ere uste dut, Iñigok bezala, zubi hori baino gehiago ere merezi duelakoan Laboak, Donostiako kaletegian eta beste kaletegi batzuetan. Antigua bere auzo maitean, badago plaka bat, herritarrek jarria Laboaren omenez, Gorgatxo plazan. Haren ondoan beste plaza bat dago, Alfontso XIII.arena, Antiguako elizaren aurrekoa. Borboiari kendu, eta Mikel Laboari eman: ondo legoke hori.
Musika kritiken inguruan artikulua idatzi du Gorka Urbizuk Argian. Pasarte batzuk:
Gauzak argi: Euskal Herrian apenas daukagun kritika musikal seriorik. (...) Ea, nora jo dezake euskaldunak kritika musikal bat irakurri ahal izateko? (...) Interneten topa daitezke kritikarik mardulenak. Amateurrak, nahi bada, baina espazioaren arazorik gabe eta dedikazio txalogarriz idatziak.
Kaixo,
Nik ere diozunarekin bat egiten dut hein haundi batean. Batipat protokolo mailan izan ziren hutsegite nabarmenak. Odon-ek domina ematean, Mikel-en alargunak paperak lurrean utzi behar izan zituen unea...gauza asko.
Musika mailan ez dut asko esateko. Nik ondo pasa nuen, gauza batzuk gehiago gustatu zitzaizkidan besteak baino baina nahasketa polita izan zela uste dut.
Zorionak musikari eta Mikel.en sendiari.