Garaion naturArtea Elkarteko kideak egon ziren atzo Enpresa Zientzien Fakultatean. Naturaz, sorkuntzaz eta ondareaz zipriztinduriko aisialdi jarduerak lantzen dituen elkartea da hau. Talde ezberdinentzat hezkuntza programak osatzen ari dira eta besteak beste, auzolanean aisialdi gune izango den plaza eraikitzen hasiak dira dagoeneko.
Amaia, Eneritz eta Helen, GaraiON proiektuaren sustatzaile taldeko kideak. ordu eta erdi batetan Fakultateko areto nagusian elkartu direnei proiektu berritzaile honen gorabeherak azaldu dizkiete, guztia era dinamikoan eta sortzailean.
Izan ere, hori da beraien proiektuaren gakoenetariko bat: sormena bultzatzea. Eta horrekin batera natura eta ondarea uztartuz aisialdirako ekintzak eskaintzea gizarteko talde desberdinei zuzendua, hasi umeekin eta jubilatuekin amaitu arte.
Guzti horretarako leku paregabean kokatzen dira, Ozaeta herrian, eta egitasmoari GaraiON naturArtea (land-art) deitu diote. Une honetan diru laguntzak eta proiektua bera ezagutarazten ari dira, ideiak ez zaizkie falta, eskarmentua eta ausardia ere ez.
Erantzun
Sartu