Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Gazte bizkorrak", retroinformatika telesail ederra

e-gor
2009-12-01 12:12

Pasa den asteko Nickdutnik-en retroinformatika saio gogoangarriak (Spectrum, Commodore, Amstrad horiek...) nostalgia piztu zigun informatikari beterano ugariri. Nostalgia hori elikatzen jarraitzeko, hemen duzue askok gogoratuko duzuen 1983ko Gazte Bizkorrak (Whiz Kids) telesailaren hasierako abestia: Zenbat ez ote ginen informatikari bihurtu telesail horren eta makina horien erruz!

Gurean ETB1-ek eman zuen Gazte bizkorrak, ETB-k katzerriko telesailak oraindik euskaraz ematen baitzituen garai hartan. Bertako protagonista Richie Adler da, informatika eta elektronikako jeinua. Berak muntatutako sistema informatiko batekin edozer hackeatzeko gai zen, eta bere lagunekin batera kazetari eta polizia batzuei laguntzen zien kasuak konpontzen. Richieren rola egiten zuen aktorea, Matthew Laborteaux, omnipresentea zen garai hartako telesailetan: Eskugorri taldea (The Red Hand Gang) -hau ere ETB1-ek emandakoa-, La casa de la pradera... Eta poliziarena egiten duen aktorea ere, Adolfo Larrue Martinez III (euskaldun jatorrikoa ote?), Santa Barbarako Cruz Castillo da!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu