Buber sarien irabazleak uko egin dio sariari
2009-12-04 15:12
Jaurlaritzaren, SPRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz Internet&Euskadi elkarteak antolatutako Buber Sarien irabazleak uko egin dio saria jasotzeari. José A. Pérez Mimesacojea blogaren egileak hainbat arrazoi eman ditu sariari uko egiteko:
- Sarien irizpide falta nabarmena. OTko abeslari katalan batekin eta korrikalari foro batekin lehian egon da, sari hori eskuratzeko, mimesacojea.
- Erakundeek Internet bultzatu nahi badute, badaukate zer egin eta zertan xahutu dirua.
Erakundeei eskatu die ahazteko argazki eta kanapeak, eta lan egiten hasteko eskatu die:
- Egin lan bretxa digitala jeisteko
- Diruz lagundu nagusientzako ikastaroak eta birziklatze ikastaroak
- Sustatu start-upak
- Ekidin adituek ihes egitea
- Bermatu sarbide librea informaziora eta kulturara
Perezek argazkia ateratzeko aitzakia baino ez du ikusten Buber Sarien atzean:
Uko egiten diot sariari, Buber Sariak propaganda erraminta nabarmenegiak iruditzen zaizkidalako. Gure politikoak eta txiringitoen arduradunak herrialdeetako titularretan Internet hitz distiratsuaren alboan agertzeko erraminta bat dira Buber Sariak.
Erantzunak kargatzen...