Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Uda ikastaroa: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran

Sustatu
2024-06-21 : 09:48

Irailaren 11n izango da ikastaro interesgarri hau EHUren UIK udako ikastaroetan: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran. Egun bateko jardunaldia, state of the art egoera jakiteko, euskararentzat funtsezkoa gertatzen ari den teknologia baten alorrean.

Liburua: Ehun urteko gerra Palestinaren aurka; kolonialismoa eta erresistentzia 1917-2017

Sustatu
2024-06-20 : 16:05

Ekialde Hurbileko zein tokitan gertatu zen lehen matxinada britaniar kolonialismoaren aurka? Nondik lortu zuen Israelek teknologia nuklearra? Zergatik erretiratu ziren Ingalaterra eta Frantzia Suez kanaletik gerra irabazita zutenean? Nola irabazi zituen Hamasek Palestinako azken hauteskundeak? Palestinaren azken 100 urteetako historia modu orijinalean kontatzeaz gain, Rashid Khalidik idatzita eta Iñaki Alegriak itzulitako liburua baliagarria da atzo aurkeztu zuten hau: Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Aurreko galderei eta beste askori erantzuteko gomendagarria. UEUk argitaratu du eta atzo aurkeztu zuten.

Ehun 'mahatsorri' Wikipedian, Bilboko historiako mendeurren esanguratsu bat markatzeko

Sustatu
2024-06-20 : 08:49

Datorren urtarrilaren 1ean beteko dira ehun urte Bilboko udalerria nabarmen hazi zela anexionatu zituelako Deustuko elizatea, Lutxana auzoa, eta Begoñako Errepublika edo elizatea. Mendeurrenerako prestatzeko wikipedista talde bat ari da euskarazko Wikipedian "mahatsorriak" identifikatzen eta biografiez hornitzen. 100 biografia ziren helburua, eta gainditu. Mahatsorri da (inoiz machorri Bilboko erdaraz) termino bat erabili izan dena herri-goitizen bezala Begoña eta inguruetako biztanleak izendatzeko. Terminoa dago lotua mahats-herri izenarekin, Bilboko ipar-mendebaldeko inguruak adierazteko balio duena.

Perplexity, adimen artifizialeko bilatzaile nolabait berritzailea

Sustatu
2024-06-19 : 09:09

Internetek dituen garapen / funtzio / negozio lerro desberdinetan, bilaketarena da honezkero 25 urtez lidergo nagusi baten pean finkoena: Google eta bilaketa sinonimoak dira 21. mende honetan. Adimen artifizialeko garapenek Googleren nagusitasun hautsi ote dezaketen entzuten da azken bi urteotan, eta Google bera ere ari da adimen artifiziala sartzen bere bilaketa funtzioetan (hankasartze batzuk tarteko). Hala ere, zaila da irudikatzea nola txat edo berriketa irudimentsu edo/eta adimentsu baten informazioa dakarten URL eta erreferentziak ordeztu ditzaketen... Baina zantzu batzuk hasi dira agertzen, eta Perplexity izeneko enpresa eta sistema iruditzen zaigu, oraingoz, bilaketa adimentsua izan daitekeenaren aurrerapen onena. Bere gorabeherekin, eta, dagoeneko, polemikekin ere.

AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Sustatu
2024-06-18 : 16:15

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen sari bat. Iaz, aldiz, kontrakoa gertatu zen: argazki lehiaketa batean irabazi zuen (ia) batek irudi artifizialarekin... 

Igartza Beka 2024, idazle gazteen literatura sorkuntza sustatzeko

Sustatu
2024-06-18 : 10:53

Igartza literatura-sorkuntzako bekaren aurtengo edizioaren deialdia zabaldu zen duela egun batzuk. 2024ko beka hau XXVII. edizioa da beka honena. Ekainaren 30ean amaitzen da lanak aurkezteko epea.

Koldobika Jauregi eskultorea hil da

Sustatu
2024-06-17 : 08:29

Koldobika Jauregi eskultorea (Alkiza 1959 - 2024) atzo hil zen 64 urte zituela. Ustekabeko heriotza, ostiralean bertan erakusketa ireki baitzuen, aldarte eta itxura onean, Soraluzen, Oreka Art galerian. Bertan egin zituen hau ilustratzen duen argazkia eta bideoak Plaentxia.eus tokiko hedabideak.

Asteko errepasoa: ekainak 10 - 16

Sustatu
2024-06-16 : 15:39

Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Ruiz de Bergara jauregiaren irudi hori ageri zaigu errepasoko bideoa: azkenean bai, akordioa izango da bertan Gasteiz Antzokia egiteko. Beste kontu batzuetan, Olson datubasea zer den azaldu dugu, eta Nik Patrika Digitala aplikazioa ere bai.

Errobiren inguruko ika-mikak eta Arabako euskalgintzaren albiste gazi-gozoak

Sustatu
2024-06-14 : 19:28

Asteak emandako albisteak errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan: Arabako euskalgintzatik datozkigun albiste gazi-gozoak, Aiaraldekoak eta Gasteizkoak. Eta Errobi entzun dugu, Nora goaz kantua (Atzar hadi lelotzat duena) polemikatxo bitxiak baitaude talde historikoaren inguruan... 

Olson datu-basea: denbora-bidaietarako ezinbestekoa

Sustatu
2024-06-14 : 09:07

Inoiz denbora-bidaia egiteko teknologia asmatzen bada, gauza hau beharko du, edo honen ondorengoa: Olson datu-basea. Sistema informatikoak elkarrekin lotzeko oro har oinarrizkoa den teknologia bat da, bereziki funtsezkoa sistema eragileen tripetan eta Interneten funtzionamenduan. Eta funtsean, gauza sinplea da: munduko ordu-eremuen datu zehatzen biltegi eguneratu bat da.

Konponbiderako akordioa Gasteiz Antzokia abiatzeko

Sustatu
2024-06-13 : 08:43

Maiatzean informatu genuen Gasteizko euskalgintzaren ezinegonaz, Gasteiz Antzokiren auzian, Izaskun Arrue Kulturgunea izena hartu behar duen proiektua ezin abiatuta batetik, eta bestetik sustatzaileak, Lazarraga Kultur Elkarteak, kudeaketarako aurreratuta jaso zuen 112.000 euroak derrigor itzuli behar zituela. Aste honetan, konponbidea iragarri da. Lazarraga elkarteak dirua itzultzeko plangintza egingo du, baina bost urteko epean, eta aldi berean Kulturguneak pixkanaka martxan jartzeko plana aktibatuko da.

Aiaraldean tokiko euskarazko hedabideak jasandako laguntza etena zuzentzeko deia

Sustatu
2024-06-12 : 09:05

Bizkaia eta Araba arteko eskualdea da Aiaraldea, eta bertako euskarazko tokiko komunikabideak (euskarazko bakarra inguruan) izen bera du: Aiaraldea.eus webgunea eta paperezko hamabostekari batek osatua da (Aiaraldea Hemen). Berriki, proiektuaren bideragarritasuna kolokan jartzen duen erabakia jakin dute, eskualdeko udal nagusietako batek, Amurriokoak, dirulaguntza kendu diola. Laguntza hori itzultzeko agiria kaleratu eta sinadura bilketa abiatu dute. 

Hedabideen AAren erabilera etikorako dekalogoa

Sustatu
2024-06-11 : 09:40

Bilboko Elizbarrutiak eta Euskal Kazetarien Elkarteak katalogo bat (12 puntukoa?!) aurkeztu zuten joan den astean agerraldi batean Bilbon. Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etiko sustatzeko katalogoa deritzo. Testua ekarri dugu hona, jarraian duzue.

Nik Patrika Digitala, zerbitzu publikoen app praktikoa

Sustatu
2024-06-10 : 09:39

Aste honetako jokoaren babeslea Egunean Behin aplikazioan Nik Patrika Digitala app-a da. Nik Patrika Digitala Eusko Jaurlaritzak garatu duen aplikazioa da. EAEko administrazio publikoetako "txartel pertsonalizatuak" digitalki bateratzeko balio du batetik, baina zenbait zerbitzu publikotara sarbide pertsonal zuzena edukitzeko modua ere izan nahi du. Hainbat zerbitzu daude erabilgarri jada, eta gehiago etorriko dira datozen hilabeteetan.

Asteko errepasoa: ekainak 3 - 7

Sustatu
2024-06-07 : 09:32

Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Ketariatik Mundura nanopastorala, adimen artifizialak ez du ironiarik ulertzen, Googlen katalana gutxiago agertzeko motibo batzuk aipagai, eta Erramun Baxok soziolinguista eta euskaltzalea zendu dela aste honetan.

Errobi-mania: ofizialistak, erreformistak eta disidenteak

Sustatu
2024-06-07 : 09:24

Errobi taldeak 1970eko hamarkadan euskal musikari eta kulturari egin zion ekarpena ez du inork zalantzan jarri azken hamarkadetan, baina aurten taldearen sorreraren 50. urteurrena dela eta, badago gogo logiko egin zena gogoratu eta txalotzeko, eta musika haren doinuak berriz entzutek. Kontua da, iruditzen zaigunez, Errobi-mania hau, nonbait, ezkerreko mugimendu politikoen klasikoen bidetik doala, eta korronte desberdinak daudela: ofizialistak, disidenteak eta erreformistak... 

USE azterketen harira, aukera publiko eta pribatuak unibersitatera sartzeko

Sustatu
2024-06-07 : 08:32

Gaur amaitzen dira Hego Euskal Herrian USE azterketak (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa, gaztelaniaz EBAU, ohikoan Selektibitatea esaten dena) eta datorren astean jakingo dira emaitzak. Unibertsitatera sartzeko orduan notekin gertatzen diren batzuez datuak publikatu ditu Twitterren kontu itxuraz anonimo batek, baina interesa dutelakoan, hona ekarri ditugu.

Nanopastorala, kontzeptu eta ikuskizun gozagarria

Sustatu
2024-06-06 : 14:16

Ketariatik Mundura nanopastorala da, kontzeptu berria Mixel Etxekoparrek asmatua. Juan Sebastian Elkanoren mundubira du gai, eta ordubete ikuskizuna da, musika eta eszenako parametroetan pastoralaren bertsua, baina eskala txikian, herri oso batek edo lantalde zabal batek egin beharrean, bi musikari eta hiru antzezle aski dira. Eta ikuskizun interesgarria suertatzen da benetan. 2022tik dabiltza biran ikuskizunarekin, eta hurrengo aukera larunbat honetan da, ekainak 8 Orion, herriko plazan, 19.00etan.

Lincolnek edo Platonek esan ez zutenaz jardun dugu zuzenekoan

Sustatu
2024-06-06 : 13:32

Gaur Segura Irratiarekin egin dugun zuzenekoa ez da Twitchetik eman, arrazoi esoterikoak tarteko, baina emanaldia izan da, eta grabaketa partekatu dezakegu. Asteko kontu batzuk komentatu ditugu, bereziki nola Google desastre txiki batzuk egiten hasi den adimen artifiziala sartzen hasi delarik bere zerbitzu nagusian, bilaketetan: Ez du ironiarik kaptatzen, eta galdetuz gero "nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurritako guztia?", erantzuten dizu ingelesez Abraham Lincoln izan zela, eta gazteleraz Platon filosofoa izan zela. Euskaraz, oraingoz ondo, adimen artifiziala ez dutelako aplikatzen gure hizkuntzan egindako galderetan, baina ikusiko dugu hilabete batzuk barru.

Erramun Baxok soziolinguista hil da

Sustatu
2024-06-05 : 18:23

Atzo hil zen, 95 urterekin, Erramun Baxok (Suhuskune, Nafarroa Beherea) ohorezko euskaltzaina eta euskaltzale ezaguna, soziolinguistikaren alorrean nabarmendu zena bereziki. Euskal Kultur Erakundeko lehendakari izan zen 1990etik 2005era.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››