Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren norabideak marrazten".
Hala nola Euskal Herriko feministek Jabetze Feministarako Eskolak antolatu izan dituzten, ahalduntze eskolak alegia; euskaldunek ere badute zentzu horretan egiteko aukerarik. IAK-k eta UEUk diotenez, "gure hiriko eta inguruetako euskaldunentzako beharrezkoa den hausnarketarako, ahalduntzerako eta artikulatzeko balioko duena, eta Gasteizko kultura proiektu euskaltzalearen aro berri honi hasiera emango diona."
Praktikan jabetze eskola ikastaro edo mintegi bat izango da, presentziala asteazken batzuetan 18:00etatik 20:00etara azaroaren 27tik datorren urteko maiatzaren 7ra bitartean.
Manex Agirre Arriolabengoa izango da eskolaren dinamizatzailea, eta Agirrek berak eta Garikoitz Goikoetxeak aurkezpena eta hitzaldi eskainiko dute urriaren 30ean, IAK-n, 18-00etan. "Hizkuntzaren norabideak marrazten" izango da Goikoetxearen hitzaldiia, eta hau irekia izango da. Gero, mintegia ordainpekoa izango da, baina urrikoaren ondoren erabaki dezakezue. Eta egitarauko ekintza bakoitzera ere izena ematea dago (ikus egitaraua).
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu