Pidgin bat da hizkera ez guztiz gramatikal bat mintza-talde arrotzek elkartzen direnean elkarren artean osa dezaketena. Baleazale euskaldunen eta Islandiako biztanleen artean bat sortu zen 17. mendean (eta beste batzuk ere egongo ziren tartean, ze ingelesaren arrastoak ere badaude mintzaira hartan). Honekin lotuta, erakusketa interesgarria dago Bilboko Itsasmuseum museoan egunotan (azaroaren 3a arte).
Erakusketa Imanol Zubiauz artistaren instalazio eta ibilbide artistiko bat da, baina objektu historikoarekin (baleazaleen esperientzia), argazki eta bideoekin, eta pidgina dokumentatzen duten izkribuekin osatzen da.
Pidgin hitz soila da erakusketaren izenburua, eta Itsasmuseumen arabera, "ikerketa antropologikoari, nortasunari eta oroimen kolektiboari lotutako proiektu artistikoa da eta euskaldunak eta islandiar herria baleen ehizaren garaian izandako harremanak jorratzen ditu."
Mintzaira haren inguruan, artikulu oso samarra daukagu Wikipedian. Mintzaira hartako adibideak dira halako esaldi polit hauek:
Christ Maria presenta for mi Balia, for mi, presenta for ju bustana > Kristok eta Mariak balea ematen badidate, buztana emango dizut
For ju mala gissuna > Gizon gaiztoa zara
Cavinit trucka for mi > Ez dut ezer erosiko
Trucka cammisola > Jertse bat erosi
Irudia, cc-by-sa: Wikipedia.
Erantzun
Sartu