Teknologia albisteak

Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak ezagutu Bilbon urriaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:22

"Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" ekitaldia egingo du UEUk urriaren 24an, ostegunarekin, Bilboko BIRA kulturgunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Topaketan ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean emango dute.

Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu eta egiten duten lana aitortzea da. Hauek izango dira parte hartuko duten ikertzaile gazteak:

Protagonista hauekin batera Ana Maria Zubiaga eskarmentu handiko genetika-ikertzailea ere egongo da, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Maite Luengo Arte Garaikidean doktorea arituko da. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egiten saiatuko dira Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga bertsolariak.

Bertaratzeko gonbidapena lortzeko, bidali mezu bat komunikazioa (a bildua) ueu.eus helbidera.

Erantzun

Sartu