Estatu Batuetako 14 estatuko fiskaltzek TikTok auziperatu berri dute. Albiste horren haritik, NPR irrati publiko estatubatuarrak ikusi du ikerketak azaleratu dituen TikTok barruko dokumentazioa, eta handik ondorioztatzen diten kontu larri batzuk eman ditu argitara. Funtsean, TikTok toxikoa da, baina TikTok-en ongi baino hobeto daki hori eta ondorioztatu daiteke hala nahi dutelako delaa toxikoa.
Hona zabaldutako informazioaren puntuetako batzuk:
- TikTok-ek kalkulatzen du 260 minutu behar direla norbait engantxatzeko. 35 minutu inguru da hori, eta tartean, 30 minutuan, RTikTok-ek zeure profil zehatz bat ere marraztu du.
- Kontrol tresnak jarri dira, baina jakinaren gainean ez dutela funtzionatzen, helburua baita ez murriztea pertsona bakoitzaren ikuskatze-denbora.
- Gaztetxoentzat kaltegarri izan daitekeela dakite, baina hala ere, zenbat eta gazteago, tresnak "etekin hobea" ematen du ze gazteenik gaitasun txikiagoa dute pantaila aurreko denbora kontrolatzeko. Legezko adinera iristen ez diren erabiltzaileen kontuak ezabatzetik paso egiten dute.
- Edukiaren moderazio iragazkiak txartio dabiltzala badakite: badaude moduak eduki debekatua aurkitzeko.
- Eduki pedofiloaren kontroletan, adibidez, errore tasa handiak dauzkatela dakite. Adibidez: trending jarri zen halako batean adin txikikoak stripper bideoak egitea (biluztea), eta aplikazioaren bidez ondorioz adin nagusikoek protagonistei egindako "opariak" hilabetean milioi bat bidalketatara iritsi ziren.
- Algoritmoak itxura ederreko jendearen agerpena indartzen ditu, auto-pertzepzio arazoak sortuz hainbat gaztetxori.
Ingelesez badakizu, hemen duzu NPR-ren ikerketa.
Erantzun
Sartu