
This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Fama dauka hau sinatzen duenak (Luistxo Fernandezek, Sustatuko editoreak) PDF dokumentuak gorrotatzen dituela, halako inkonpatibilitate sakratu bat tarteko, hala nola musulman zintzoak txerrikia arbuiatzen duenean. Fama horregatik edo, duela egun batzuk harritu omen ziren batzuk PDF bat mesedez zabaltzeko eskatu nuela Interneten. Ba ez, kontua ez da PDF bat bere horretan okerra dela. PDF-ak zerbaitetarako balio du, eta oso ondo gainera betetzen du funtzio hori. Baina funtzio horretatik kanpo, komunikaziorako tresna alferrekoa da, eskura beste ezer hoberik ez denean erabiltzekoa, izatekotan. Saiatuko naiz esplikatzen, ez esperantza gehiegirekin ulertuko didatenik.
Bada denboratxo bat pentsatu izan dudala Galesko eta Euskal Herriko IKT alorreko aktibista, zaletu eta politika-eragileek elkartu beharko genukeela elkarren berri zehatzagoa izateko, eta elkarlana lantzeko. Joan den asteko Udaltop-etik jasotako txio batetik berpentsatu dut ideia, eta akaso IKT alorretik zabal daitekeela uste dut, hizkuntzarekin zerikusia duten beste eremu batzuetara.
Arrazoi esoterikoak direla tarteko, alabak Morse ikastea erabaki du. Eta teknika mnemotekniko baten bidez ikasi dituela letrak jakinarazi dit. Azalpen buelta pare bat behar izan nituen metodo mnemotekniko delakoa ulertzeko, baina azkenean harrapatu nuen. Metodoaren funtsa gaztelaniazko hitzak izanik, euskarazko bertsio bat egitea proposatu nion alabari, eta bion artean, udako arratsalde pare batean, osatu dugu euskarazko hitz-zerrenda mnemoteknikoa, Morse ikasteko balio dezakeena.
Bartzelonako gertaerek eragina izan behar dute, derrigor, sezesioaren jokoan. Nola? zaila da asmatzen, eta Kataluniari buruzko beste pronostiko batzuetan okertu naizen bezala, orain ere oker egotera ausartuko naiz. Eta nire ustea da Generalitatea eta aginte independentista legitimatuta eta indartuta irten daitekeela. Bereziki, indar polizial autonomoen, Mossos direlakoen, legitimazioaren bidez.
ElDiario.es agerkari digital espainiarra da euskaldunok gehien txiokatzen dugun erdarazko informazio iturria (Umap-en datuak). Haren zuzendari eta sortzaile Ignacio Escolar Donostian izan da gaur hitzaldi bat ematen, eta Espainiako hedabideen panoramaz hitz egin du. Prentsa idatzia oso lerratua ikusten du eskuinera, independentzia eta irtenbide ekonomikorik gabe, eta aldiz, ElDiario.es ondo ari omen da, bere iritziz.
Goizeko 3ak aldera, esnatu eta bueltaka ohean, zer egin asmatu ezin. Eta, ustekabean, futbol amerikarreko NFLko partidu bat zuzenean telebistan ikusten amaitu dut.