Azken hilabeteetan negazionismoaren hauspotzaile izan den agerkari digitalak, Independenteak, ez du artikulu gehiago argitaratuko. Artxiboa sarean geratuko da, baina itxura batean, izoztuta geratuko da edukia. Kote Camacho Independentearen sortzaileak egindako lanaz harro dagoela adierazi du agurreko mezuan. Azalpenen gisa Camachok salatzen duenez, Independentearen bilakaeran oztopo gaindiezina suertatu izan da hedabidea agertu zenean Sustatuk argitaratu zuen titularra: "Independentea: Berriaren kontrako hedabide digital bat jaio da".
Independentearen aurkezpen artikuluan, aipu gehiago zeuden Berriari, eta Berriak ustez hartutako bide zentsuratzaileari buruz, hedabidearen ildo propioa izango zenari buruz baino. Eta hortik izenburua. Jakitun gara beste edozein epiteto sinesgarri jarrita ere, ez zitzaiela gustatuko: hedabide negazionista edo azientifikoa izateko itxura guztia zuela, adibidez. Horrek ere balioko zuen.
Guztiarekin, Sustatuk titular hura aukeratu izana terriblea izan da Independentearentzat. Idatzi du Camachok:
(...) momentu horretan ohartzen ez baginen ere, “kontra” jaio ginenaren mezu oker hori izango zen pixkanaka-pixkanaka euskal gizartean gehien barneratuko zen irakurketa, Independenteari dagokionez. Egun bakar batean ia-ia zapuztu egin zen hilabetetan zehar nekez diseinatutako eta altxatutako giro gogotsu eta itxaropentsua. Tupustean okertu zen. Dramatikoki. Ez ditut operazio hauen atzean dauden izen-abizenak inbokatu nahi. Hau irakurri eta erantzungo dutela jakite hutsak dardara eragiten didalako, eta idazten jartzeko sekulako balazta eragin dit horrek, beraz, askoz erosoago geratuko nintzateke azaldu gabe, baina honaino ekarri gaituen ibilbidea azalduko nuela zin egin dut.
(...)Egun, hilabeteak pasata, ez dugu uste irakurketa gaizto horri buelta emateko gai izan garenik.
Hortaz, iazko urri amaieratik orain arte egindako ibilbidea zaila izan da; Sustatugatik batik bat. Tarte honetan, disparatea ("teoria mikrobiarra faltsua" dela, dio batek) eta gezurra (Bizkaiko biologoen dekano ezaguna, inon gezurtero gezurtirik bada...) izan dira nagusi Independentearen ibilbidean, eskuin muturreko Qanon konspirazioarekin lotura argumentalak barne, zenbait artikulugile eta ohiko iruzkingileen eskutik. Hona adibide batzuk, agenda global maltzurrak, Soros, juduak, Kalergi plana, aldaketa klimatikoa gezurra dela, eta ohiko susmagarrien totum revolutum horrenak:
Pandemiaren kontuetatik aparte, hizkuntzalaritza fantastikoak ere izan du agerpenik, Josu Naberanen eskutik batez ere; eta tarteka beste iritzi estandarrago batzuk, horietako batzuk beste hedabide batzuetatik kopiatuak.
Ez nintzen sustatu.eus gunean ibili ohi. "Teknologia-albisteak" zabaltzeko omen; teknokrazia-albisteak, agian, hobeto lihoakiokeen izena luke. Edonola ere, Independenteaz eman dituen "albisteak" negargarriak lirateke barregarriak ez balira. Luistxo Fernándezek jakin beharko luke, honezkero, Berriak zentsuratu egin duela eta bizi dugun krisian paper lotsagarria izan duela, eta ziurtasunez baiezta dezaket hori. Independentea, hasierako artikuluak zioen bezala, bortxaketa horren ondorioz jaio zen. Puntu. Gero nahi duen guztia nahas ditzake Sustatuk bazterrak, konspiranoiko, negazionista, disparatatu eta eztakizer ta bakizer esanez, baina atzo ere ez ginen jaio, aizue.
Luistxo Fernández: ikusten dut Jon Ander Etxebarria gezurti deitzen ausartzen zarela. Hori ausarkeria, hori! Zuk ikusiko duzu zer esaten duzun... Nik, nire ikuspegi xumetik, argi ikusten dudana da zuri, Luistxo, Independenteari baino dezente gutxiago kostatzen zaizula zure gunea mantentzea, denbora aldetik eta diru aldetik. Eta horrek, apika, horrelako prepotentziaz hitz egiteko buruaskitasun-sentsazioa ematen dizu. Auskalo.
Edo agian, besterik gabe, maskara hain ongi erabiltzearen ondorioz oxigeno gutxiegi iristen zaizu garunera? Nork daki.
Sustatuk El Diario Vasco, SER, estatuko telebista guztiak.... eta mendabeldeko 5 enpresen jabetzan dauden gainerako hedabide guztiek bezala "negazionista" etiketa jarri die Covid dela eta eztabaida sustatzen dutenei, zalantzak dituztenei, galderak egiten dituztenei.
Ez da kasualitatea. Deskalifikazio berba hori goitik datorren agindu bat da eta obeditzen dakitenek (dirulaguntzak ez dira bestela ondo jasotzen) txintxo-txintxo betetzen dituzte.
Independentea zentsuari zabaldu zaion ate bat izan da eta eskertzekoa da egin duen lana. Ber emaitza hor egongo da eskegita sarean, gainerako hedabideek ezkutatu dutena ikus dezagun.
Gai honi Bizitzak zabaldu den azken informazioa:
Hildakoen kopurua etengabe gorantza, Covid sasitxerto genetikoen ondorioz: 10.570 hildako Europan, 4.178 Estatu Batuetan eta beste 15.000 (?) munduan,hau da, 30.000 bat hildako guztira?
EMAren (Sendagaien Europako Agentzia) barruan dagoen Endra Vigilanceren arabera, 2021eko maiatzaren 8rako, Covid-19ko lau "txertoek" 10.570 heriotza eta 405.259 pertsona lesionatu eragin dituzte Europan.
Pfizer: 5.360 hildako eta 170.528 pertsona lesionatuta.
Moderna: 2.865 hildako eta 2.985 pertsona lesionatuta.
AstraZeneca: 2.202 heriotza eta 208.873 pertsona lesionatuta.
Janssen/Johnson & Johonson: 235 hildako eta 2.873 pertsona lesionatuta.
Estatu Batuetan, CDCren menpe (Gaixotasunak Kontrolatu eta Prebenitzeko Zentroa) dagoen Vaers-en arabera (txertoen gertaera kaltegarriak jakinarazteko sistema), onartutako 3 Covid “txertoek” 4.178 heriotza eragin zituen maiatzaren 3ra arte.
Munduko gainerako herrialdeetako heriotzak batuz gero, 5 hilabeteko epean 30.000 hildako inguru izango lirateke?
Argi eta garbi esan behar da ez dela inoiz horrelako botika esperimental batekin hainbeste jende hiltzen utzi.
Estatu batuetako 55 milioi pertsonari txerri gripearen aurkako txertoa jarri nahi izan zitzaienean 1976an, 25 pertsona hil ziren eta 500 paralisi kasu jakinarazi ziren bezain pronto gelditu zuten eta famazeutikek milioiak ordaindu behar izan zituzten kalte ordain gisa.
Orain badakigu zergatik oraingoan klausula berezi bat egin den covid “txertoekin”: lehen aldiz, ez farmazialariek ez gobernuek ez zezaten erantzukizunik izan, bazekitelako milaka eta milaka hildako egongo zirela.
Lapurrak uste du denak bere tankerakoak direla... Artikulu hau ikusi ondoren lotsa sentitu dut, nola liteke diru publikoa jasotzen duen erakunde batetik iritzian aurkako erasoak egitea? Nola zaudete hain ziur zuen marfilezko dorrean besteen ikuspuntuak goitik behera kriminalizatzeko zuen istorio ofizial zientifista eta AZIENTIFIKOA bermatzeko? Oso kezkagarria zuen bilakaera, oso maila baxua. Independenteak datuak eman ditu eta zuek aurreiritzi maltzurrak besterik ez. Material hau nahikoa da epaitegietara jotzeko eta hori zalantzarik gabe egingo da.
Zergatik mezuen erabilpen maltzur hori?
Zergatik sinadurarik gabe publikatu?
Iruzkin horiek, zuek sortuak dira, zergatik eraso gaizto hauek?
Luistxo, twitterren jarri diguzun hildako txantxangorriaren "irudi alegorikoa" bezala, rollo hau mafia hutsa da.
Atera kalera pixkat haizera hartzera aizu! Zaindu!