Sustatu logoa Teknologia albisteak

Independentea: Berriaren kontrako hedabide digital bat jaio da

Luistxo Fernandez
2020-11-02 12:39

Euskarazko hedabide digital berri bat jaio da, Independentea izenekoa. Koronabirusaren negazionistak (Osasuna eta Eskubideak taldekoak), Iruña Veleiako gose greba antolatu zutenak, eta halako iritzi heterodoxoen biltegi bat dela dirudi. Berria egunkariaren kontra ere egiten dute webgunearen aurkezpenean.

 

Zentsurategia izeneko atalean, Pablo Sastreren artikulu hau, nonbait Berriak argitaratu ez zuena. Berria egunkariaren kontra ere egiten du medioak Kote Camachok sinatutako aurkezpen artikuluak.

Kurioski, Independenteak Berriaren webguneko tipografia eta diseinu elementu batzuk kopiatzen ditu argiro.

Kote Camachok artikukuan honela definitzen du bere burua Independenteak: "Badabil burujabeon egunkari libre berria! Jaio dan bezala deituko diogu: Independientea. Instituzio, alderdi, elkargo guztiekiko independientea delako, egileok burujabeak garelako." Bere izenaz gain, autore gisa beste hauek ere agertzen dira: Pablo Sartre, Fito Rodriguez, Asel Luzarraga, Oier Nuñez, Jan Schulz-Weiling eta Oihane MG. Lege oharraren arabera, Independentea.eus Komiki Films izeneko enpresa baten jabetzakoa da. Hedabide berrian parte hartzeko, oin-oharrean duten e-posta helbide batera idazteko proposatzen dute.

Eguneraketa, azaroak 4. Badirudi Independentea Kote Camacho marrazkilariak pertsonalki sortua dela, txio honek aditzera ematen duenez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu