Teknologia albisteak
2

Independentea: Berriaren kontrako hedabide digital bat jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
2020-11-02 : 12:39

Euskarazko hedabide digital berri bat jaio da, Independentea izenekoa. Koronabirusaren negazionistak (Osasuna eta Eskubideak taldekoak), Iruña Veleiako gose greba antolatu zutenak, eta halako iritzi heterodoxoen biltegi bat dela dirudi. Berria egunkariaren kontra ere egiten dute webgunearen aurkezpenean.

 

Zentsurategia izeneko atalean, Pablo Sastreren artikulu hau, nonbait Berriak argitaratu ez zuena. Berria egunkariaren kontra ere egiten du medioak Kote Camachok sinatutako aurkezpen artikuluak.

Kurioski, Independenteak Berriaren webguneko tipografia eta diseinu elementu batzuk kopiatzen ditu argiro.

Kote Camachok artikukuan honela definitzen du bere burua Independenteak: "Badabil burujabeon egunkari libre berria! Jaio dan bezala deituko diogu: Independientea. Instituzio, alderdi, elkargo guztiekiko independientea delako, egileok burujabeak garelako." Bere izenaz gain, autore gisa beste hauek ere agertzen dira: Pablo Sartre, Fito Rodriguez, Asel Luzarraga, Oier Nuñez, Jan Schulz-Weiling eta Oihane MG. Lege oharraren arabera, Independentea.eus Komiki Films izeneko enpresa baten jabetzakoa da. Hedabide berrian parte hartzeko, oin-oharrean duten e-posta helbide batera idazteko proposatzen dute.

Eguneraketa, azaroak 4. Badirudi Independentea Kote Camacho marrazkilariak pertsonalki sortua dela, txio honek aditzera ematen duenez.

Erantzunak

2020-11-02 : 14:51

Kaixo, norbait sinatzen du?

2020-11-10 : 07:08

Sustaturentzako galdera: zer ez zaizu gustatzen komunikabide berri bat sortzetik? Ez al zaude prentsa askatasunaren alde, ala?

Zuk Berriaren antza hartzen diozu Independenteari, nik zentsore inkisidore antza hartzen dizut zuri.

Urduri zaude, eta jokoz kanpo, ez duzulako 3. Mundu Gerra honetan (gizakiaren aurkakoa) tutik ere ulertzen. Troiako zaldiaren xehetasunetara begira zaudete denok, bitartean gertatzen ari denari itsu.

Utzi bakean Independentea. Ez zara inor iritzi eta adierazpen askatasunari mugarik jartzeko. Horretarako badaukagu-eta estatu terrorista.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago