Teknologia albisteak

Googlek 'AA Modua' aktibatu du bilatzailearen hizkuntza nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:29

Badira hilabete batzuk Googlek adimen artifizialeko (AA) emaitzak eskaintzen dituela bere bilatzailean, bere produktu askotan Gemini izenarekin AA integrazioa bultzatzen ari den bezalatsu. Baina aste honetan are gehiago sartu dute AA bere betiko produktu nagusian, bilatzailean, zeinean Mode IA delako bilaketa aukera guztiz nabarmena den orain. Gaztelaniaz Modo IA eta frantsesez Mode IA deitu dute eta aktibatuta dago. Euskaraz ez dago oraindik (ezta katalanez ere) eta euskara baduzu ezarpen nagusi bezala Google produktuen interfazerako oraindik ez zaizu ageriko, baina susmatzen dugu laster etorriko dela.

Google erdaraz erabilita, hortxe dago modu berria nabarmen bilaketa kutxatilan, eta aukera nagusietan, "guztiak" eta "irudiak" baino lehenago ere.

Eta emaitzak zer diren, ba orain arteko laburpentxoa izan beharrean, guztia AAk emandako informazioarekin. Batetik azalpen bloke handi bat, eta txikiago estekak eskumatan.

Ikus hemen itsatsi dugun irudia. Euskaraz galdetu diogu, "gazta egiteko modua", eta ulertu du eta erdaraz erantzun digu. Testu azalpena gazteleraz, baina gaztagintza terminoa ekarriz azalpenera. Eta estekak, ingelesez. Baina esteken alorrean mostrar todo emandakoan luzatu zaigu zerrenda eta ingelesezko aukera gehiagoren artean, bat euskarazkoa agertu zaigu:

 

Euskaraz jartzen dutenean... Euskaraz emango ditu estekak eta eduki nagusia? Gogoratu hizkuntzaren araberako bilaketa murrizketarik ez digula egiten Googlek aspaldi. Katalanez erabilita, eska dezakezu bakarrik katalanezko emaitzak izateko bilaketan, baina ez euskaraz. Agian AA bidez iritsiko da aukera hori; ikusiko dugu eta informatuko dugu.

Googleren albistearen arabera, oraingoz 35 hizkuntzatan dabil funtzio hau, 200 estatu baono gehiagotan.  

 

Erantzun

Sartu