First Dog in the Moon kazetaritzako tira-egile eta komikilari australiarra da, Andrew Marlton benetako izenez, The Guardian egunkariko ilustratzaile nagusietako bat. Lagun baten bidez, Leave Trans Kids Alone! (Pink Floyd-en abesti bati erreferentzia eginez) tira ikusi nuen, egokia eta polita iruditu zitzaidan, eta lagun batzuen laguntzarekin egokitu dugu euskarara. Hemen bakoitzak bere matraka, neuk neurea, ados bainago First Dog-ekin, No, it's not complex: Ez, trans eskubideen kontua ez da konplexua, sinplea da oso.
Horra:
Testua itzuli du Ana Moralesek. Irudi moldaketan lagundu didate Maite Rementeria eta Zaloa Etxaniz lankideek. Eskerrik asko. Testuak itsasten ditut jarrain, inork erreferentziarako kopitsats egin nahi badu:
Gaur, Oilo Pello genero anbiguotasunaren oilaskoaren eskutik, gai konplexu, delikatu eta korapilatsu bat…
EZ, EZ DA BATERE KONPLEXUA
UTZI GAZTE TRANSAK BAKEAN!
UTZI BAKEAN!
Gazte transak erasopean daude mundu osoan. Betiko homofobia itxura berriturik mundu modernorako, baina betiko iguala.
Bizitza berez nahiko gogorra da gizarteko gaitz guztien errua zuri bota barik!
Oi politikoki kontzientziatuen kultu modernoa zoratu egin da!ç
Ai zibilizazioaren akabera dator!
Baina mundu osoan berdin jarraitzen dute arduraz mozorrotutako gorrotoak eta besteen genitalez iritzia emateko betiko grinak. Beraz, entzun: utzi bakean gazte transak, ez-bitarrak, eta bestelako generodunak.
TERFAK
SUPREMAZISTA ZURIAK
FANATIKO ERLIJIOSOAK
JENDE GAIZTO-GAIZTOA
Antza, kontu badaezpadakoa da «jende transaren agenda iluna»: hots, pertsonek eskubidea izatea direna izateko eta zientzian oinarritutako osasun arreta jasotzeko, mundu guztiak bezala.
Hori nahikoa latza da berez osasun arreta ez delako unibertsala, baina hala denean ere transa bazara, ba, askotan ez da.
Estatu Batuetako hogeita hamahiru estatutan gutxienez 117 lege proposatu dira jende transaren eskubideak zapaltzen dituztenak esplizituki, adibidez gaztetxo transei kirola egitea debekatuz eta kasu batean «genitalen azterketa» pasatu beharra ezarriz.
Erresuma batuan gogo itzela dago gobernuak gazte transei eragozteko osasuneko profesionalek onetsitako tratamenduak hartzea, eta tentsio handia dago giroan, oso beldurgarria da.
Gazte transekin ez bezala, jendea tolerantea eta eskuzabala izaten da transfobiarekin.
INDEPENDENTEA
GAZTE TRANSAK GAUZA PILAREN
BAINA PILA-PILAREN
ERANTZULE
SUPERBENETAN
Australiako estatu bateko lege proiektu batek debekatzen du «genero fluidotasuna» irakastea (hau da, jende transa existitu egiten dela aitortzea). Hori irakatsiz gero, kalera bota ditzakete irakasleak.
Australiako kazetari zaildu batek kasketaldi bat harrapatu zuen komun neutro bategatik, eta koplarekin joan zitzaion lehen ministroari.
Jakina da gazte transak primeran dabiltzala eskolan haien generoa aitortua denean eta dagozkien izenak erabiltzen direnean; hala ere, gazte transen kolektiboak suizidio eta autolesio arrisku handiagoa izaten jarraitzen du.
Imajinatu zer den eskolan jan-edana gutxitzea komunera joan behar ez izateko, bertan seguru sentitzen ez zarelako. Eta hori parterik txikiena da.
Gazte transak gizarteko talderik baztertu eta jazarrienetako bat dira, hori hala da.
Jende transa ez da eztabaidagai. Existitu egiten da: onartu. Haien eskubideak ere ez dira ezbaian jarri behar.
Utz
Itzazue
Bakean
Erantzun
Sartu