Teknologia albisteak

Zuia eta Zigoitiko elizak miresteko aukera bakana larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia
2021-07-20 : 10:02

Arabak bere elizetan duen ondarea izugarria dela gauza ezaguna da. Baina hainbeste herritan dauden altxorrak ikustea ez da erraza, eta bi asteburutan, Araba iparraldeko Zuia eta Zigoitiko hainbat tenplu ikusteko aukera bakana ireki da. Hau sinatzen duenak aurreko larunbatean batzuk ikusteko zortea izan zuen, eta pentsatu dut abisatzea ondo dagoela datorren larunbatean delako beste aukera bakar hori: uztailak 24, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo dira zabalik hainbat.

Ekimena Ermitaraba elkarteak bultzatzen du, eta El Correo egunkariak babestu du. Zabaldu duten informazioa, tamalez, gazteleraz bakarrik dago. Hemen PDF bat tenplu bakoitzaren informazioarekin. Beherago artikulu honetan, zerrenda eta mapa itsatsita.

Ez da ordurik hartu behar bisitetarako. Hori bai, goiz batean denak ikustea ezinezkoa izango da, eta aukera egin beharko duzue. Tenplu bakoitzean bolondres bat dago, eta suertatu daiteke aditua izatea edo ez azalpenak emateko orduan... Geuk herritar arruntak aurkitu genituen batzuetan, baina Domaikiako San Bartolomen, aldiz, eminentzia bat, bertan apaiza izandako Jose Antonio Gonzalez Salazar, jario aberats eta jakintsuko aditu bat. Uste dut berriz Domaikian izango dela bera larunbatean.

Hauxe da tenpluen zerrenda:

Zerrendatuen artean, Oroko santutegia igandero egoten da zabalik eta bada aukerarik bisitatzeko beste batzuetan. Besteetan aukera oso bakana da. Joan den larunbatean ikusien artean, gehien inpresionatu gintuena izan zen Maurgako eliza izan zen (tenplu barroko handi eta harrigarri bat), eta aipaturiko detaile jakingarriengandik, baita Domaikiakoa. Ikusi ez genituenak ere izango dira ikustekoak, seguru gaude.

Hauxe da mapa, bisita antolatzeko:

Ondo ibili. Lagun batzuen bisitako argazkiak ilustratzen du artikulu hau, Ondategiko San Lorentzo elizakoak. Beste hiruh_ irudi opari behean, Domaikiako eta Gopegiko erretauletako detaileak (Kristoren epaiketa eta deikunde bat), eta Maurgako elizako kapera bat:

Erantzun

Sartu