Beste adierazpen bat zabaldu dute Euskal Udalekuetako hezitzaileek, aurrekoa bezala beren Instagram kontutik, baina JPG bat izan beharrean bideo batean irakurria. Zehaztu dute dutxa mistoengatik salaketak bai jaso dituztela, baina erasoengatik ez. Jasotako elkartasuna ere eskertu dute. Jarraian transkripzioa.
Hona adierazpenaren transkripzioa:
Euskal udalekuetako hezitzaileak gara. Azken asteetan jasaten ari garen jazarpena salatu nahi dugu berriro ere. Aurreko astean esan genuen bezala, udalekuei buruzko gezur eta difamazioek etengabeak izaten jarraitzen dute eta lintxamendu pertsonalera iritsi dira, sareetan zein kalean.
Horrez gain, hainbat komunikabidek, Abaigarren, Goñin eta Bernedon sortutako eragozpenak ere salatu nahi ditugu. Herrietako zerbitzuak eta herritarren ohiko jarduna oztopatu eta baldintzatu baitituzte.
Esan direnen aurrean, adierazi nahi dugu, oraingoz, zuzenean jaso ditugun salaketa eta kexa guztiak dutxen funtzionamenduari buruzkoak izan direla eta ez dugula hezitzaileon partetik egindako eraso salaketarik jaso.
Argi utzi nahi dugu, edozein eraso erabat gaitzesten dugula. Gaia dagokion seriotasunez hartzen dugu. Protokoloak dauzkagu, lanketa feminista egiten dugu hezitzaileok eta haur eta gazteekin ere lantzen dugu gaia. Gure artean erasotzailerik balego, jakin egin nahiko genuke, neurriak hartzeko eta beste ezeren gainetik erasoa jasan duen pertsonaren aldean kokatzeko.
Jakitun gara, elkarbizitzako espazioek deserosotasunak sortzen dituztela eta egoera hauek ahalik eta ondoen zaintzen saiatzen gara. Deserosotasunak aintzat hartuta, gure ereduaren etengabeko lanketan eta barne hausnarketan jarraituko dugu.
Amaitzeko, ezin ditugu ahaztu jasotzen ari garen babes mezu eta keinu guztiak. Proiektua bizirik mantentzeko indarra eta oinarria ematen diguzue. Haur, gazte, herritar, komunitate, familia, proiektukide, eragile eta momentu zail hauetan jarraitzeko kemena eman diguzuen guztiei, eskerrik asko gugan konfiantza izateagatik.
Jasotako elkartasun adierazpen horien artean, hainbat gurasok sinatutakoa argitaratu zen Argian. Atzo hainbat erakunde feministak beste bat ere zabaldu zuten, honako testuarekin:
Bernedoko udalekuak aitzaki, transfobia eta faxismoa nonahi
Azken egunotan, eskuineko prentsan eta politikari ezagunen, norbanako askoren nahiz hainbat kontu anonimoren sare sozialetan, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatzen dabiltza. Lintxamendu kanpaina oso bat abiarazi dute, matxis- moa, transfobia, sentsazionalismoa, faxismoa eta arrazakeria inpunitate osoz zabal- duz, han eta hemen.
Lehenik eta behin, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu udalekue- tako begiraleei eta bertako komunitateari, baita eraso zuzenak jasaten ari diren kideei ere. Ez zaituztegu bakarrik utziko!
Feminista transbaztertzaileek, oro har sektore erreakzionarioek eta eskuin mutu- rrak Bernedoko udalekuetako dutxen eta komunen mistotasuna aitzakia gisa era- bili dute egunero zapaltzen gaituen sistemaren makinaria modu esplizitu eta anto- latuan martxan jartzeko. Mugimendu Feminista, LGTBIQ+ mugimendua eta Mugi- mendu Antiarrazista luzaroan borrokatu dira sexuaren eta biluztasunaren in- guruan dagoen moralizazioaren eta puritanismoaren aurka, binarismoaren aurka eta heziketa transfeministaren alde. Borroka hauek guztiak indarkeria matxistari aurre egiteko bidea direla ulertzen baitu. Beraz, modu argian salatu nahi dugu se- xu-genero disidentzia haurren aurkako erasoekin lotu izana.
Lintxamendu kanpaina eta eraso antolatu hauek olatu erreakzionario oso baten parte dira, ezkereskuin hedatzen ari dena. Euskararen aurkako erasoen edo langile mugimenduaren kriminalizazioaren gisan, transfobia, misoginia eta arrazakeria ere olatu erreakzionario berberaren parte dira eta askotan ez zaie garrantzi bera ematen. Aldi berean, gogorarazi nahi dugu ultraeskuinak feminismoaren, sexu genero disidenteon edo pertsona arrazializatuen borrokaren aurkako mezuak erabiltzen dituela gizonen atxikimendua lortzeko.
Ultraeskuinak eta olatu erreakzionario honen parte diren sektoreek, demagogiko- ki aurkakoa adierazi arren, patriarkatuaren, kolonialismoaren eta kapitalismoaren erreprodukzioa dute helburu. Sektore prekarizatuak, bazterrekoak eta mugimen- du sozialak jartzen dituzte arazoaren erroan: pobrezia, prekarizazioa eta heriotzak nagusi diren garaiotan, eraldaketa sustatu dezakegun mugimenduak desintegratu eta desagerrarazteko.
Udalekuak aitzakia soila besterik ez dira izan haien mundu ikuskera transfobo eta erreakzionarioa zabaltzeko, eta horren aurka borrokatzen den oro erasotzeko.
Baina guk argi diogu: kalean eta sare sozialetan erasoek hartzen dituzten hamaika formei erantzuteko prest egongo gara. Antolatuta eta saretuta gaude, eta geroz eta gehiago gara. Borroka, kolektibotasuna eta autodefentsa transfeminista dira gure tresnak. Aurrean izango gaituzte!
Kaleak, sareak, plazak, udalekuak... gureak dira!
Gora borroka transfeminista!
Euskal Herrian, 2025eko urriaren 3an.
Dokumentu honen sinatzaile zerrenda hau da:
Erantzun
Sartu