Durangoko Azokako Kabia digitalean eta sortzaileen ataletan proposamenak aurkezteko epea irekita dago, urriaren 6a arte. Sortzaileentzako proposamenak, hemendik. Eta hemen Kabiako proposamen digitalak.
Aurten euskaraz kaleratutako lanak aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokaren guneetan: Ahotsenean, liburu eta diskoak aurkez daitezke. Irudienean ikus-entzunezkoak: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, egitasmoen aurkezpenak… Kabian teknologia berriekin lotutako hitzaldiak, jokoak, tailerrak… Saguganbaran haurrei zuzendutako literatura eta musika, izan ikuskizun, kontaketa edo aurkezpen formatuan. Szenatokian dantza, antzerki eta bakarrizketak, pieza laburretan. Talaian literaturaz aparteko lanak, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.
Sustaturen ikuspegitik, beti atal digitalari begira, Kabiarako bakarka zein taldeka, honako kontuak aurkez daitezkeela azaldu dute:
Erantzun
Sartu