Teknologia albisteak

Perplexity eta Google AA bilaketen aroan

Sustatu
2025-09-10 : 10:53

Duela urtebete aipatu genuen Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako Perplexity.ai bilatzailea, eta berrikusteko garaia dela uste dugu. Batez ere, jende guztiak praktikan erabiltzen dugun Google ere AA bilatzaile bat bilakatu delako. Eta gauzak honela, bilaketaren etorkizuna (edo oraina) AA bada, iruditzen zaigu Perplexity hobea dela. Eta euskarazko emaitzak eta informazioa aurkitzeko praktikoa, gainera. Gainera, beste zerbait zantzuak ere bai Googlen: euskarazko eduki bilaketa espezifikoetan, erdarazko edukiaz erantzuteko joera nabarmena.

Publizitatea

Xake txapelketa Sestaon: Israelen parte-hartzearekin polemika

Sustatu
2025-09-09 : 10:36

Datorren ostiralean, irailak 12, hasiko den Open Sestao Basque Country xake txapelketan parte-hartzaileek ez dira herrialde-banderekin lehiatuko. Euskal antolakuntza saiatu zen Israelgo jokalariei esaten ez zezatela jokatu beren estatuko banderarekin, baina kasua Isralego hedabideetan zabaldu zen, eta FIDE nazioarteko federakuntzak esku hartu zuen, hori egitea debekatuz Sestaokoei. Ondorioz, guztiak bandera gabe lehiatzea erabaki du antolakuntzak. 235 xakelari daude izena emanda, eta zazpi Israelgoak dira, Eguneraketa, irailak 10: Sestaoko Xake Klubeko presidenteak elkarrizketa batean esan du Israelgo jokalariei betoa jartzen saiatu direla.

Tresna geografikoa: zenbat jende bizi da erradio jakin batean

Sustatu
2025-09-08 : 09:08

Circle Populations  tresna geografiko sinple bat da, Tom Forth garatzaileak sortua. Munduko puntu batean markatu puntu bat, eta bertatik erradio jakin batean zenbat pertsona bizi diren esaten dizu. OpenStreetMap-eko kartografia librearekin eta datutegi irekiekin sortu du Forthek tresna.

EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik

Sustatu
2025-09-07 : 10:07

EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak "EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik" ikastaroa antolatu du irailaren 30erako. Miramar Jauregian (Donostia) izango da eta streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan

Sustatu
2025-09-06 : 13:14

Itsuki Irratia Bermeo ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera art. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri zuten. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute 22025 honetan.

Ilargi eklipsea eta ilargi gorria ikusteko aukera igandean

Sustatu
2025-09-05 : 17:52

Asteburu honetan, igandean, ilargi eklipse osoa izango dugu eta ilargiak kolore gorrixka hartuko du ekialdetik irtetean. 20:30etatik 21:00ak arte ikusiko da Euskal Herrian ondoen. Ilargi-eklipseak seguruak dira ikusmenerako eta ez dute inolako babes berezirik behar.

Fouad Bakerren mezua eta Gazako genozidioaren kontrako elkarretaratzeak gaur

Sustatu
2025-09-05 : 10:32

Euskal Herrian errefuxiatuta bizi den Fouad Baker palestinarrak (Nazioarteko Zigor Gorteko Abokatuen Elkargoko kidea) mezua zabaldu du Bilbon asteazkenean Vueltaren harira izandako herri-protestaren ondoren. Testuak Mastodon-eus-etik bueltatxoa eman du, eta euskaratuta dakargu hona. "Euskaldunak gure historiaren parte bihurtu direnean" da izenburua. Gernika Palestina herri ekimenak elkarretaratze eta burrunba-ekintzak deitu ditu Gazako genozidioa salatzeko gaur arratsalderako (19.00etan, ostirala hilak 5) Euskal Herriko udaletxeen aurrean. Agian horietan baten batek irakur lezake testua, nahi balu.

Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Sustatu
2025-09-04 : 10:11

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie profesionalei. Elhuyarrek eta Hitz Zentroak hartu dute parte Itzulbideren ikerketa eta garapen-prozesuan, 200 profesional baino gehiagorekin batera.

Beste AA txinatar bat: Z.ai

Sustatu
2025-09-03 : 09:58

Abuztuan albiste izan zen adimen artifizial (AA) txinatar batek, Z.ai delakoak, "agente adimentsua" sortu duela mugikorretan instalatzeko (iOS eta Android) eta baita web bidez ere. Egia esanda, ez dugu aurkitu ez app dendetan ez webgunean, baina kontu interesgarria da ze "adimen artifizialeko agenteen" (AAA esan beharko dugu euskaraz?) aroa laster da hemen: hau da, ez bakarrik galderak erantzuten dituen AA txat bat, baizik eta zure izenean Interneten egitekoak beteko dituen AA bat, hala nola, adibidez, bidaia baterako hotel bat erreserbatu, edo agindu N dokumentu prozesatzeko eta sare sozialetan laburpenekin post bat argitaratzeko... Bueno, ba ez dugu probatu oraindik Z.ai nola dabilen horretan, baina txatean euskaraz badabilela ikusi dugu, eta "arrazoitze! funtzioak dituela.

Googlek ez du Chrome edo Android saldu beharko

Sustatu
2025-09-03 : 08:43

Bart AEBetan epai garrantzitsua eman da jakitera, Googleren monopolio izaeraren inguruko auzi batean. Googleren lehiakide eta bazkideek beren tresnak erabiltzeko baldintzak eraldatzeko neurriak proposatu ditu Amit P. Mehta epaileak, baina egon zitekeen neurri latzena baztertu du: Googleren (edo Alphabet deritzon enpresa matrizearen) adar osoak enpresatik bereizteko agindua eman zezakeela uste zen, bereziki Chrome nabigatzailea edo Android saltzea edo enpresatik bereiztea, baina hori ez da gertatuko. Bereziki, zenbait enpresa teknologikok adierazi zuten Chrome erosteko interesa, hala nola Perplexity AAn oinarritutako bilzatzailea, OpenAI (ChatGPTren sortzailea), eta Yahoo (aspaldiko zerbitzua, bizirik daude oraindik?). Ba ez, ez dute Chrome erosiko.

Laba espazioa berrirekiko da Iruñean larunbatean

Sustatu
2025-09-02 : 09:42

2022ko urtarrilean ireki zen Laba Iruñean, 2021ean abiatze kanpaina bat egin ondoren. Euskararentzako eta kulturarentzako espazio eta topagune gisa sortu zen Iruñearen erdian. Sei hilabetez itxita egon da aurten, eta eraldaketa baten ondoren, larunbat honetan berrirekiko da.

Plone lantzen: Beethoven sprint-etik hurrengo Ploneconf-era

2025-08-31 : 09:42

Edukia kudeatzeko sistema indartsu eta software librekoa da Plone, CodeSyntax edukia kudeatzeko premia duen erakunde eta enpresei gomendatzen dien softwareetako bat. Ikasturte berri honetan ere Ploneren nazioarteko komunitatean jardungo dugu, udazkenean Jyvaskylan (Finlandia) egingo den Ploneconf 2025 biltzarrera joanda. Eta uda aurretik, hain zuzen, Beethoven Sprint delakoan egon ginen, Bonn hirian (Alemania).

Mugikorrak, ordenagailuak eta adin-txikikoak, zein adinekin zer egin

Sustatu
2025-08-30 : 10:57

Duela bi aste argitaratu genituen Ingurune digital segurua sustatzeko gomendioen sorta osatzeko, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen gidatik, beste jakingarri bat: mugikorrak eta adin-txikikoak, zein adinekin zer egin.

Bideojokoen munduan barneratzen: ikastetxeetan lantzeko proposamena

Sustatu
2025-08-28 : 11:53

Ikasturte berrira begira "Bideojokoen munduan barneratzen" izeneko ikas-egoera argitaratu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE, euskarazko Wikipediaren kudeatzaileak) Wikikasi bere proiektuaren baitan. Interesa duenak modulo hau aplikatzeko 2025-2026 ikasturtean idatz dezake hezkuntza [a bildua] wikimedia [puntu] eus helbidera, eta EWKEren laguntza jasoko dute.

Euskara gabe ez gara: normalizaziorako proposamenak hezkuntza komunitateetan

Sustatu
2025-08-27 : 09:39

Euskarazko eskolak emate hutsa baina gehiago erdietsi beharko lukete ikastetxeek euskararen normalizazioan, horixe pentsatu dute Arabako Aiaraldea eskualdean. Eta hain zuzen ere, ikasturte berrira begira, halako konpromiso bat sinatu dute Aiaraldeko hamabi ikastetxek, 2024ko urrian Hernaniko Ikastetxeek plazaratutako dekalogo batekin bat eginez (Gu Geok ekimena deitu zioten han). Hamar puntu haiei, beste proposamen batzuk gehitu dizkiote, eta "Euskara gabe ez gara" manifestua kaleratu ere bai (irakurri hori hemen).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››