Teknologia albisteak

'Kazetaritza ardatz', Berriaren buletin gomendagarria

Sustatu
2025-02-26 : 08:38

Hilabete hasieran sortu zuen Berriak 'Kazetaritza ardatz' buletina, eta laugarren alea aste honetan banatu delarik, esan daiteke produktu txukuna sortu dutela, komunikazioa, Internet eta bazterrak euskaraz ezagutu nahi ditugunontzat.

Publizitatea

Gazteen osasun mentala aztertzen duen Zurrunbiloa proiektua aurkeztu du Elhuyarrek

2025-02-25 : 14:32

Gaur goizean aurkeztu da gazteen osasun mentala erdigunean jartzea helburu duen Zurrunbiloa proiektua, Ernest Lluch areto nagusian, Donostian. Han izan dira Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Jose Antonio Hidalgo Mangas Danobatgroupeko lehendakariordea, Garazi Andonegi Beristain eta Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Zurrunbiloa proiektuaren arduradunak, Aroa Colás Fariña, Eneko Sagastume Rajado, Laura De la Iglesia Sánchez eta Garazi Olaizola Badiola gazteak eta Maitane Ormazabal Esnaola psikologoa. Proiektuan parte hartu duten beste hainbat aditu eta erakunderen ordezkari ere izan dira bertan, hala nola EITB eta Elgoibarko Udala.

Koparia, zeuen mezu eta materialak zabaltzeko zerbitzu interesgarri bat

2025-02-25 : 09:50

Aste honetako Egunean Behin jokoaren babeslea, Koparia, egiten duenaren adibide batekin dator, Egunean Behin logoa daukan motxila bana emango dute opari, irabazlearentzat eta zozketaz. Horixe baita Kopariak egiten duena, mertxandisina, arropa eta osagarriak bezeroak proposatutako irudi eta mezuekin. Gainera, euskalgintzatik sorturiko enpresa da (Euskalgintzaren Kontseiluak antolatua) eta bere irabaziak euskararen normalizaziora bideratzen ditu, herrigintzatik eta herrigintzarentzat

EITBko ardura postuetan euskara eskakizunaren aldeko elkarretaratzea bihar

Sustatu
2025-02-24 : 08:48

Otsailaren 25ean, bihar asteartea, Aldatu Gidoia plataformak eta EITBko sindikatu batzuek (ELA, LAB eta ESK) kontzentraziora deitu dute Bilboko EITBren egoitza aurrean, arratsaldez, 'EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!' lelopean. EITBri eskatzen diote zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan euskararen ezagutza-eskakizunak betearaztea, abenduan ezagutu zen kasu baten harira (Nagore de los Rios Eitb.eus-en eta sare sozialean arduradun berria EITBn).

Basque Circular Summit egingo da Bilbon apirilean

Sustatu
2025-02-22 : 09:05

Apirilaren 2tik 4ra izango da Bilbon Basque Circular Summit delakoak, Ihobe sozietate publikoak antolatuta: industria eta ingurumen arloko 800 profesional baino gehiago biltzea espero dute ekonomia zirkularrari buruzko bultzar honetan. "Eredu zirkular baterako trantsizioak Europan dituen ondorioak aztertzeko" helburua du biltzarrak, Ihoberen arabera.

Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Sustatu
2025-02-21 : 09:35

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduko galdera sorta egin du Legebiltzarrean.

Piraten kontuak zuzenekoan: DonTorrent eta Espainiako futbolaren nagusikeria

Sustatu
2025-02-21 : 09:04

DonTorrent zer den azaldu genuen artikulu batean (ikus-entzunezko espainol piratak eskuratzeko gune bat), eta nola astean bi aldiz aldatu den URL-z (bere erresilientziaren gakoetako bat), horixe izan dugu aipagai atzoko zuzenekoan, Twitchen eta Segura Irratian.  Eta pirata kontuekin jarraituz, Espainiako futbol liga eta Movistar / Telefonica handiki espainolak nola nagusikerian ibili diren azaldu dugu, biktima kolateralen artean Egunean Behin-eko jokalariak ere izan direlarik.

Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte gaur

Sustatu
2025-02-19 : 15:27

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da gaur Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Deepseek, soziolinguista euskaltzalea

Sustatu
2025-02-19 : 08:43

Deepseek adimen artifizial berri eta modakoa euskaraz ondo dabilela ikusi genuen beste batean, baina beste euskaltzale batek, Kike Amonarriz soziolinguistak, jakintza test interesgarrian proposatu dio: "Kaixo DeepSeek. Nola ikusten dituzu euskararen egoera eta etorkizuna?". Erantzunak Twitterreko hari bateko irudietan itsatsi ditu Amonarrizek, eta testu bihurtuta ekarri ditugu hona.

PairDrop zerbitzu praktikoa euskaraz dago orain

Sustatu
2025-02-18 : 12:40

Garatzaile euskaldun bati esker, PairDrop aplikazio praktikoa euskaraz dago orain (eskerrik asko Xabi!). Sare lokal batean, adibidez Wifi berean dauden gailu desberdinak, elkarlotzeko tresna bat da. Elkarri maila lokalean mezuak edo fitxategiak bidaltzeko modu bat da PairDrop.

XVII. Pediatria Topaketa apirilean UEUren ikastetxe nagusian

Sustatu
2025-02-17 : 12:06

Apirilaren 3an, arratsaldez, "XVII. Pediatria topaketak" egingo dira Eibarren (UEUren ikastetxe nagusian, Markeskuan), Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta eta OEEk eta UEUk lagunduta eta dagoeneko bertan izena emateko epea zabalik dago, bai eta komunikazioak aurkezteko deialdia ere.

Handiki espainol batek beste handiki espainol bati agindua eman, eta ondorioz Egunean Behinen argazkirik ez

2025-02-15 : 12:10

Joan den asteburuan gertatu zen, Egunean Behineko erabiltzaile dexente kexuka, irudirik gabe agertzen zitzaiela partida. Ez jokatzeko orduan, ez emaitzetan, irudian erakusten dugun moduan: irudiak desagertuta. Beste erabiltzaile askok normal jokatu zen. Teknikoki, ordu batzuen buruan denek irudiak ikusteko moduan moldatu zuten sistemaCodeSyntax-eko (Egunean Behin egiten duen enpresa) teknikariek, baina errorea zerk eragin zuen guztiz antzeman gabe. Gero jakin genuen: Espainiako Futbol Liga eta Movistar edozer dekretatzeko gauza dira Interneteko Espainiako estatuaren mugetan, eta hortxe egon da gakoa.

Felix Arroitajauregi ekintzaile eibartarra hil da

Sustatu
2025-02-14 : 12:24

Felix Arroitajauregi Altuna ekintzaile eta euskaltzale eibartarra hil da 84 urterekin. Eibarko bizitza ekonomiko eta kulturalean nabarmendu zen Felix. Besteak beste  Eibarko Juan XXIII kooperatibaren sortzaile izan zen, eta Eroskiren ernamuinetako bat izan zen hura. Eroski behin osaturik, kooperatiba honetako zuzendaritza kontseilukoa izan zen 1971 eta 1996 urteen artean.

DonTorrent, ikus-entzunezko espainolak deskargatzeko aproposa

Sustatu
2025-02-14 : 10:25

Nazioarteko ikus-entzunezko materialak (ingelesez eta beste) BitTorrent bidez jaisteko sistemak trakets samar eta zail ageri dira azken aldian erabiltzaile pirata arruntarentzat. Baina espainolezkoak (edo nazioarteko Espainiako gaztelaniazko bikoizketarekin), eta bereziki Espainiakoak, filmak eta telesailak barne, asko erraztu dituen zerbitzu bat dago boladan: DonTorrent. 

WikiTok-en ibili gara zuzenean, Wikipediaren ikuspegi tiktokeroa probatzen

Sustatu
2025-02-14 : 09:46

Twitchen eta Segura Irratian egindako zuzenekoan errepasatu genituen atzo asteko albisteak, eta horietako bat izan da WikiTok tresna berri interesgarria, munduan izena hartu duena eta hasieratik euskaraz dagoena. Meta enpresak liburuak pirateatzen dituela ere jakin dugu, ez dezagula lotsarik sentitu guk berdina egiten badugu, Amerikako edo/eta Mexiko Golkoaz/ez hitz egin dugu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››