Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.
Artikuluak
Azpitituluak 2025: bi mila filmetara iristeko erronka datorren urtean
2024 urtea amaitzen dugu gaur Azpitituluak Euskaraz webgunean, 102 pelikula gehiturik katalogora, eta 158 telesail atal berri ere bai. Helburu gisa markatu genuen urte hasieran 250 azpititulu gehitzea, eta gainditu dugu (aurreko urtean ere kopuru bera izan genuen erronka gisa). Baina urte berrirako, 2025erako, erronka berria planteatu nahi diogu gure buruaru, 1.800 film baino gehiago ditugunez jada (1.809 une honetan): filmetan gehiago zentratzen bagara, baietz 2.000 film izatera iritsi.
'Hiru gorputzen problema' telesaila, zientzia fikzio oso interesgarria
Duela astebete estreinatu zen Netflix-en, euskarazko azpidatziekin gainera, 3 Body Problem telesaila. Liu Cixin txinatarraren zientzia fikziozko trilogia bat da Hiru Gorputzen Problema. Tira, zehazki lehen liburuaren izenaburua da, baina lan osoari erreferentzia egiteko gehien erabiltzen den izena da. Fikzio interesgarria liburukoa, eta telesailaren lehen denboraldi hau ere ez dago gaizki.
250 eduki gehiago aurten Azpitituluak Euskaraz webgunean
Azpitituluak Euskaraz ekimenak eduki karga nabarmen batekin amaitu du urtea. Guztira, Filmen katalogoan, 99 film gehitu ditugu, eta telesailak atalak izan dira 152. 16 telesailetako 20 denboraldi berri gehitu dira, 152 telesail atal horiek batzeko.
Roald Dahlen ipuinak , Wes Andersonen kolore eta aktore faboritoekin
Film laburrak ez dira oso ohikoak Azpitituluak Euskaraz biltegiko katalogoan, baina Netflixen bidez banatu berri diren lau elkartu eta "telesail" baten eran argitaratu ditugu, hala aurkez daitezkeelakoan. Wes Anderson zuzendariaren 'Roald Dahlen film laburren sorta'.
Itzulpen automatikoz egindako azpidatziak, tresna berria, aproba batzuk
**eguneraketa abendua 2023**: hemen aipatzen den Zitalen tresnak helbide berria du: https://itzultzaile-neuronala.zital.eus/
Euskal hacker saiatu batek, Zitalek, azpitituluak (SRT formatukoak) eta beste elementu batzuk itzultzeko tresna praktiko bat jarri du sarean, Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalarekin lotzen dena. Jakinarazi zitzaigun hor zegoela tresna, eta probatzeko aukera eskaini: hiru hizkuntzatatik (ingelesa, frantsesa eta gaztelania) hiru aproba egin ditugu, Titanic, Navalny eta Blackfish filmekin (fikzio historiko bat eta bi dokumental), eta emaitzak denen eskura utzi, nork bere ondorioak atera ditzan.
The Last of Us telesail arrakastatsua euskaraz (eta gehiago)
Euskal Encodingsen bitartez lortutako azpidatzi batzuei esker, gehikuntza interesgarriak aste honetan Azpitituluak Euskaraz webgunera. Horien artean, 2023 hasiera honetako telebista-fenomenoa, The Last of Us telesail arrakastatsuaren lehen denboraldia, osorik euskaraz gozatzeko aukera, oraintsu amaitu delarik 9 atalen ondoren.
Oscarretako nominazioetan dauden zazpi film, euskaraz
Martxoaren 12an izango den 2023ko Oscarretarako nominazio-zerrendan dauden zenbait film (zazpi) euskaraz daude gure katalogoan, Azpituluak Euskaraz webgunean. Batetik dago aurten nominazio gehien jaso dituen filma, 11rekin: Everything Everywhere All at Once. Komedia eta zientzia fikzioa uztartuz, akzio frenetikoa ere bai zeren eta, izenburuak dioen bezala, dena edonon aldi berean batera gertatzen da film honetan. Eta beste sei film ere bai gero.
Game of Thrones, 21. mendeko telesail nabarmenena osorik euskaratuta
2011. urtean hasitako lan bat, Game of Thrones telesailaren euskarazko azpidatzien bildumatzea, asteburu honetan osatu dugu. Euskal Endodings-etik egindako ekarpen bat tarteko, 8 denboraldiak, 73 atal, denak daude euskaraz orain.
Jeanne Dielman, inoizko film onena
“Sight & Sound” zine-aldizkariak izendatu du “Jeanne Dielman”, inoizko filmik onena. Atzerago geratu dira “Vertigo” eta “Citizen Kane” bezalako ikonoak. Ba onen onena den hori Azpitituluak Euskaraz webguneko gure katalogoan dago, bere izenburu osoarekin: Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975). (eta beste biak ere bai, egin klik esteketan). Duela egun batzuk Joxe Aranzabal azpidazle eta zinefiloak idatzitako hari batetik ekarri dugu albistea hona.
2023 hasi dugu ehun film eta ehun telesail-atal gehiago gehituz katalogora
1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain gure katalogoan). Streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix euskarazko azpidatziak erabiltzen hastea ona izan da iturri gehigarri bat bihurtu direlako horrelako materialarentzako. 2022ko bigarren erdian hasi zen plataformen emari hori, eta ikus-entzunezkoen zaletuentzat albiste ona izan da euskaraz horiek jarraitzeko ZerNonIkusi.eus webgunea sortu izana ere.