Elkartasun-erakunde batek, Mindara elkarteak, galdetegi baten zabalkundean laguntzeko eskatu digu. Aniztasun funtzionala duten pertsonen familiez osatuta dago Mindara eta Azoka Solidario bat antolatzen dute urter: horretara begira egin nahi dituzte erantzunak eta iritziak bildu. Adi, Gipuzkoako Oarsoaldeko eskualdeko eta inguruko lagunentzat da.
Mindara 2011an sortu eta 2012an hasi zen lanean Oarsoaldean, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta aisia hezitzailearen eremuetan. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu, eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren programetan parte hartzera. Horrela, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonak harremanetan jartzeko eta elkarrekin egoteaz gozatzeko taldeak sortu nahi dira, dibertsitateari balorea emanez.
Mindararen jarduera esfortzu handi baten bitartez egiten da eta, diotenez, "denon parte-hartzea eta herrikideen ezagutza eta laguntza ezinbestekoa dugu aurrera jotzeko eta gizarte barneratzaileago bat lortzeko." Hain zuzen ere, galdetegiaren bidez nahi dute aurtengo Azoka Solidarioa hobeto antolatu, eta denboraz, ze 2025eko abenduaren 25ean egingo da, Errenterian.
Hemen bete dezakezu: https://forms.gle/6FLSqqqktNusxGRt7
Mindararen partez: "Parte-hartze komunitarioa oso garrantzitsua dela uste dugu eta zure iritzia ezagutu nahi dugu".
Erantzun
Sartu