Teknologia albisteak

Errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko argibideak eman ditu UEMAk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-04-11 : 10:17

Aste honetan aktibatu dira Hego Euskal Herriko lau ogasunetan errenta aitorpenak (2024ko ekitaldikoak) aurkezteko epeak. Eta aldi berean, kanpaina aktibatu du UEMAk, aitorpena euskaraz egitera animatzeko.

Argibide orokor batzuk jarraian. Adibidez, autolikidazio proposamena jaso baduzu:

  • Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

Aitorpen mekanizatua egitekotan:

  • Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
  • Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere.
  • Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu. 

Internet bidezkoa egin behar baduzu:

  • Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.
  • Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
  • Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu).

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu