
Kontseiluak elkarretaratzea deitu zuen atzo Donostiako udaletxearen aurrean, oldarraldi judizialeko azken neurrietaki bat salatzeko, Donostian udaltzain izateko euskara eskakizuna gehiegizkotzat jo baitu epaileak. Zehazki, joan den astean, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Donostiako Udalak udaltzain izateko euskarazko B2 maila baliogabetzen zuen sententziaren aurka aurkeztutako kasazio helegitea. Atzoko elkarretaratzean adierazpen bat zabaldu zen (Kontseiluaren eta Bagera elkartearen izenean); zuzena, latza, eta Donostiako adibide zehatzak dakartzana. Hona ekartzea erabaki dugu,
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz maila bikain batera iritsi diren) hizkuntza-jarduera arautuetan duten eragina aztertu dute.
Elhuyar Hiztegiak erreferentziazko izaten jarraitzen du, eta horren erakusgarri da 2024an izan duen kontsulta-kopurua: 65 milioi. Webguneak ia 100.000 bisitari izaten ditu astean. Aurreko urtearekin alderatuta bisita-kopuruak % 24 egin du gora. Gainera, 100.000 deskarga baino gehiago ditu mugikorreko aplikazioak.
WikiTok izeneko tresna egin du New York-eko garatzaile batek. Wikipedia da, TikTok-en molde estetiko eta nabigazioarekin: ez bideo laburren eran, baina bai nabigazio bertikal infinito bat, artikulu batetik bestera salto eginez, algoritmo batek sorpresak emango balizkizu bezala. Bere potentziala ikusteko mugikorrarekin bisitatu behar da. Eta, hizkuntza gutxi batzuen artean, euskaraz ere badago.
Jokokutxa izendatu duten gailu bat prestatzen eta saltzen hasi da Elkartenet. Bideojoko zaharrak jokatzeko prest dagoen ordenagailu/kontsola bat, hardware puska bat, aginte-mando eta guzti, 16.000 jokoko liburutegi batekin prest. 85 euroan. Benetan. Oraindik salgai dituzte batzuk.
Donald Trump-ek Ipar Amerikako toponimia aldatzea erabaki ondoren, Google Maps-en Mexikoko Golkoa Gulf of America izenarekin agertzen da AEBetan erabiltzen baduzu, Golfo de México izenarekin Mexikon bazaude, eta izen bikoitzarekin munduko beste estatuetatik. Gazteleraz, beraz: Golfo de México (Golfo de América). Baina euskaraz, hara!, inguruak euskaraz agertu arren (Kuba, Karibe itsasoa), ingelesezko forman dago gaur gaurkoz: Gulf of Mexico (Gulf of America).
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia nazioarteko erdara nagusietan doan eta ez oso legalki lortzeko, Libgen erabiltzea nahiko erraza da (euskaraz apenas dagoen ezer).
Udalbiltzak bultzatzen duen Geuretik Sortuak egitasmoak 30 proiektu babestuko ditu 2025eko edizioan, ekimen honen 3. aldian. Inoiz baino proiektu gehiago dira, 1. edizioan 26 sortzaile bekadun, eta 2.ean 22. Sormen proiektuak Udalbiltzarekin lotura duten herrietan egonaldiekin uztartzen dira egitasmo honetan.
Twitchen eta Segura Irratian egindako zuzenekoan errepasatu ditugu joan den asteko Argia Sarietako ekimen sarituak, Interneteko sariari arreta jarriz bereziki, Roadgames app/jokoaren bidez Baztan nola bisitatu daitekeen ikusi dugu, eta Ebaluatoian sartu gara, Hitz Zentroaren tresna horretan... gauzak ebaluatzera, zehazki txat adimentsu desberdinak euskaraz nola moldatzen diren ebaluatzera.
EITBren Guau (Gure Audioa) podkast eta audio plataforma aurkeztu zuten atzo Bilbon. Web bidez edo aplikazio eran entzungai daude bere edukiak (eta ikusgai ere, bideo-podkast formatukoak ere han baitaude). Euskarazko edukiez gain, gaztelerazkoak ere baditu.
UEUren Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu, eta urteurrenarekin bat, beka deialdia iragarri da: 'Ingumak 25 urte'. Deialdiaren helburua da azken 25 urteotan datu-baseak euskal komunitate zientifikoari eta euskarazko ekoizpenari egindako ekarpena aztertzea, eta etorkizunerako estrategiak identifikatzea.
Mugaz gaindiko moneta osagarri bat sortzeko proiektua martxan da, eta mintegia egingo da etzi larunbatez, goizez, otsailak 8, Baigorrin. Euskal Moneta (euskoaren sortzailea) eta Gizartearen Moneta proiektuak elkarlanean abiatzea da asmoa.
Xabi Ezpeleta informatikarik bertsoak egiteko eskatu dio Deepseek adimen artifizialeko modako zerbitzuari, eta sistemak ustez omen duen "pentsamendu katea" azaltzeko balio izan dio, nolabait. Mastodonen jarri duen haritik, hona dakarkigu.
Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek Roadgames aplikazio baliatuz, Nafarroa Garaiko Baztango Aniz, Ziga eta Berroeta herriak ezagutzeko ginkana erako jokoa garatu dute.
Hitz zentroak, adimen artifiziala (AA) eta beste hizkuntza-teknologia batzuk euskaraz eta euskararentzat lantzen ari den ikertegiak, Ebaluatoia jarri du martxan. 20 txatbot eredu ebaluatzeko proposamen bat da, euskaldun guztioi irekia otsailaren 17a arte, eta sariekin, partehartzea sustatzeko. Ebaluatuko diren 20 ereduen artean izen ezagunekoak daude, eta orain arte publiko egin ez diren Latxa sistemaren txatbot bertsio batzuk ere bai, baina ebaluazioa anonimoa da, txat egitean zeuk esan beharko duzu zein iruditzen zaizun hobea saio bakoitzean.