Gure lankide Mikel Larreategi programatzaileak Hands-on edo zuzeneko formakuntza-saio bat emango du gaur 15:00etan, Plone Fundazioaren Youtube kanalean. "Nola itzuli Plone eta bere gehigarriak". CodeSyntax-eko ingeniari beteranoa, Plone Fundazioko i18n (internazionalizazio) arduraduna ere bada Larreategi, edukia kudeatzeko sistema (CMS) honetan eleaniztasuna ondo egiteko orduan euskal ekarpena baliozko egin duen informatikaria.
Ingelesez, honakoak azalduko ditu Larreategik:
Hemen ikusi ahal izango da zuzenekoa, 15.00etan. Youtubeko iruzkinen bidez elkarreragin ahal izango da aurkezlearekin.
Software libreko Plone komunitatearekin konpromisoa du CodeSyntax-ek urteetatik. 2023an komunitate honen urteroko nazioarteko biltzarra, PloneConf, Eibarren antolatu genuen. Joan den astean, World Plone Day izan zen, munduko Plone eguna, eta komunitateak prestatu zituen zabalkunde eta formakuntza bideoen sortan, CodeSyntaxek bi aurkezpen egin zituen. Bat Larreategirena berarena (Deploy Cookieplone Based Projects With GitLab CI/CD), eta bestea Asier Iglesias programatzaile gaztearena (Volto Bootstrap Theme). Hemen dituzue:
Erantzun
Sartu