Teknologia albisteak

Kneecap film euskaratuaren emanaldiak doan

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 09:04

Duela gutxi elkarlanean azpidatzien bidez euskaratutako Kneecap filmaren doako emanaldiak antolatu dira hurrengo egunetarako. Lehenbizikoa Azkainen apirilaren 22an, eta beste bat Bilbon maiatzaren 6an. Baliteke beste data batzuk ere iragartzea hurrengo egunetarako.

Filma Ipar Irlandako izen bereko rap hirukotearen ingurukoa da, istorio nolabait fikzionatua, Ipar Irlandan irlanderaz egitera ausartu diren hiru lagunen ingurukoa. Aktore ezagunak daude (Michael Fassbender kasu), baina rap-gileek euren paperak pertsonalki betetzen dituzte: Liam Óg Ó Hannaidh (Mo Chara), Naoise Ó Cairealláin (Móglaí Bap), JJ Ó Dochartaigh (DJ Próvaí).

Kontestu politikoa ere badu filmak: Kneecap da belauneko babesgarria ingelesez, eta kneecapping esaten zitzaion, IRA borroka armatua aritzen zen garaian, belaun edo hankan tiro egitea. Ohikoan komunitate katolikoaren barruko zigor-erasoetan erabili zen taktika bortitz hori; droga-trafikatzaileek eta delikuentzia ohikoan aritzen zirenek pairatu zituzten eraso horiek. Kneecap taldekoak lotsarik gabe droga-kontsumoaren apologia (akaso ustezkoa) egiten aritzen direnez beren kantuetan, halako doinu auto-ironiko bat du taldearen (eta filmaren) izenak. Analisi interesgarria film honetaz, eta Irlandari buruzko beste batzuez, Jacobin agerkariko artikulu honetan.

Kneecap doan ikusteko aukerak, doakoak:

  • Azkaine, apirilak 22, 19.00etan Kilika gaztetxean.
  • Bilbon, maiatzaren 6an, 20.00etan Kage Antzokian, tokia bete arte.

Erantzun

Sartu