Teknologia albisteak

Inkurria hasi da, marrazki tematikoen hilabetea

Sustatu
2023-10-01 : 12:17

#Inkurria edo #Inktober da tintaren urria, portmanteau berba bat, ink = tinta ingelesez, eta urri edo october hitzetik sortutako terminoa. Marrazkilarien artean zabaldu da ohitura azken urteetan, hilabete osoan eguneri hitz bat adostu delarik, haren inguruko tintazko marrazkia egitea (beste oinarri batzuetan ere eginak ikusiko dituzue, eta aukerako hitzetik haratago artistak libre dira beren proposamena egiteko, artelan xume bat egunero zabaltzea da koxka). Euskal Herrian Gorka Belasko Artzentalesko irakasle eta marrazkilaria da jardueraren euskaratzailea eta bultzatzailea. Berak asmatua da inkurria, eta berak euskaratu hileko hitz egutegia amets terminoarekin hasi dena gaur.

Publizitatea

Tene Mujika beka deialdia, historia hurbila liburu batean euskaraz dokumentatzeko

Sustatu
2023-09-30 : 09:20

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak XVIII. Tene Mujika beka deialdia egin dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena. Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzea eta gure literatura aberastea da asmoa. Gure herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko euskarazko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…).

Software libreko komunitatearentzat aukera bat Plone biltzarrean

Sustatu
2023-09-29 : 19:27

Datorren astean dugu PloneConf, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatua, eta Plone bezalako software libreko plataforma batek zer suposatzen duen azaldu du Ion Lizarazu gure lankide programatzaileak Naiz Irratiko Bigarren Kafea programan.

Ekoliderrak, gazteak "jasangarritasunean eta lidergo kontzientean" trebatzeko programa

Sustatu
2023-09-29 : 10:23

Jasangarritasunean eta lidergo kontzientean oinarritzen den formakuntza eta "bizitza ibilbideko" programa da Gazte Ekoliderrak, Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimena. 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatera bultzatzea du helburuen artean, eraldaketarako tresnak lantzeko 6 hilabeteko programarekin. 30 gaztez osatutako taldea batzea dute xede azaroan hasi eta apirilean amaituko den edizio honetan, eta jada izen emateak zabalik dago urriaren 20a bitarteab.

Adimen artifizialeko truko gehiago Illusion Difussion-ekin

Sustatu
2023-09-28 : 18:56

Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan Ilusion Difussion tresnarekin sortzen ahal diren irudi artifizial bitxiez jardun dugu, adibideak erakutsiz. Baita ere Abaraska elkartea fedibertso euskalduna hedatzeko egiten ari den lanaz.

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 13. denboraldia, Primeran plataformak babestua

2023-09-28 : 10:07

Datorren astelehenean, urriaren 2an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 13.a denboraldia, zorte onekoa izan dadila espero dugu Denboraldi honetako babeslea EITB Komunikazio Taldea izango da, eta sarean jarri berri duten Primeran streaming plataforma euskalduna. 2019an abiatu zenetik laugarren urtea da Egunean Behin jokoarena, aurten izandako bi denboraldietan 50.000 jokalari inguru izan dira asteo, eta partida kopurua 40 milioitara iritsi da, 400 milioi galdera, pentsa!

Ilusion Difussion bidez, mezuak edo efektu geometrikoak sartu irudi sorkuntzan

Sustatu
2023-09-27 : 09:05

Stable Diffusion adimen artifizialean oinarrituta, garatzaile batek tresna berezi bat sortu du, Illusion Difussion, hitzezko mezuak adimen artfizialeko irudietan sartzen / ezkutatzen dituenak. Egunean Behin hitzekin egin dugu aproba, ea zer iruditzen zaizuen.

Boisen eta Renon izan gara euskarak adimen artifizialaren aroan bizi duen egoera azaltzen

2023-09-29 : 09:09
  • Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologien arduraduna, Boisen eta Renon aritu da euskararekin lotutako hizkuntza-teknologien egoera azaltzen.
  • Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrari esker egin du AEBko egonaldia.
  • Leturiak hainbat hitzaldi eta eskola eman ditu euskararako adimen artifizialari buruz, eta Elhuyarren Elia, Aditu eta TTS sistemak erakutsi ditu.

Espainiako Estatuko hizkuntza gutxitu ahaztuenak: Extremadurakoak

Sustatu
2023-09-26 : 09:27

Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean (gaur asteartea hilak 26 ikusiko da ea euskal ordezkariek berriro euskara erabiltzen duten, Alberto Nuñez Feijoo PPkoaren inbestidura saioan --zuzenean 12.00etatik aurrera). Asturierak eta aragoierak, estatus txikiago bat erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen badute beraiek. Baina badaude beste hizkuntza batzuk Espainiako Estatuaren mugen barruan, aipurik ere ez dutenak jaso.

Abaraska taldearen eskaera: kolaboratu Fedibertso euskalduna osatzen

Sustatu
2023-09-25 : 12:24

Abaraska taldeak Fedibertsoa delako federazio/zerbitzu libre irekien sarean mantentzen dituen euskarazko zerbitzuen errepaso bat egin du publikoki asteburuan. Taldeak bere jardunari nola lagundu diezaiokegun ere azaldu du. 

Mantangorri, haurrentzako webgune berria

Sustatu
2023-09-23 : 10:17

Mantangorri, Berria egunkariak larunbatetan ateratzen duen umeentzako gehigarriak (20 urteko argitalpena, Berria bezalaxe), webgunea du aste honetatik aurrera: www.berria.eus/mantangorri.

Plone CMS: Nazioarteko konferentziaren barruan, dibulgazio saio irekia Eibarren

2023-09-22 : 09:01

CodeSyntax enpresan webgune garapenerako erabiltzen dugun CMS edo edukiak kudeatzeko sistema nagusia Plone da (librea eta euskaratua). CMS hau nazioarteko komunitate batek sustengatzen du, eta komunitate horren urteko batzarra, PloneConf, aurten gure enpresak antolatzen du urria hasieran. Nazioarteko biltzar tekniko bat, edukia ingelesez... baina horren barruan, dibulgazio egun bat antolatu dugu, euskaraz eta gazteleraz, tresnaren gaitasun eleanitzak eta beste kontu batzuk azaltzeko. Jardunaldi irekia, doakoa, Eibarko Coliseo antzokian, urriaren 6an, ostiral goizez, izenburu honekin: Eleaniztasuna eta Malgutasuna CMSetan.

Streaming nobedadeak: Primeran-ekoa inportantea da, bai horixe

Sustatu
2023-09-21 : 19:27

Hemen dugu jada Primeran, streaming plataforma euskatraz, EITBk bultzatua beste eragile batzuekin elkarlanean. Web bidez nola erabiltzen den erakutsi dugu zuzenekoan Twitch eta Segura Irratian. 

Europako Batasuneko euskararen ofizialtasuna, kateatuta

Sustatu
2023-09-21 : 12:45

Espainiako Kongresuko hizkuntzen erabilpenean euskara (eta galiziera eta katalana) onartu ondoren, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen kontua dago. Espainiako kinka politikoak bultzatuta, Espainiako Gobernuak egin du eskaera hori; baina oztopoak eta kontrako jarrerak igarrita, bi abiadurako onarpena ere proposatu omen dute: katalanarekin aurrera, posible bada, eta ea gero euskara eta galiziaera. Kontestu honetan Euskalgintza Kontseiluko ordezkariak izan dira Bruselan eta handik eskatu diote Espainiako Atzerri ministroari euskararen ofizialtasuna ez atzeratzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››