Adimen artifizialaren inguruko foroa euskaraz datorren ostegunean
2023-11-04 11:50
Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuari lotutako jardunaldia antolatu du adimen artifizialaren inguruan. Azaroaren 9an izango da, ostegunarekin 9:30etik 11:30era, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian.
Adimen artifizialaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko gara eta bi solasaldi izango ditugu, Maider Iantzi Gara-ko kazetariak gidatuta:
Bi mahainguru izango dira. Lehena, "Zein da adimen artifizialaren egoera euskal entitateetan?", honako parte-hartzaileekin:
- Ane Iturzaeta Agirre. Hodeiko soluzioen arkitektoa Microsoften. Gladys sariaren lehen edizioaren irabazlea.
- Mikel Artetxe Zurutza. REKA AI startup-aren sortzaileetako bat, eta Hitz zentroko kolaboratzaile.
- Mikel Maiza. Ingeniari Doktorea, Ikertzaile Nagusia, Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimen Saila,Vicomtech.
Eta beste mahainguru: "Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala?" Honako lagunekin:
- Irati Berasategi Aspuru. Fisikan graduatua eta Filosofia masterra
- Josu Bilbao Ugalde. Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko Zuzendaria Ikerlanen.
Izena emateko, hemendik.
Erantzunak kargatzen...