Teknologia albisteak

Primeran-etik kanpo ere, euskarazko eduki gehiago

Sustatu
2023-09-21 : 09:18

Duela astebete ireki zela Primeran, EITBren streaming plataforma, baina albistea dugu egunotan beste plataforma batzuetan ere euskarazko eduki interesgarriak agertu direla. Youtuben eta Netflixen adibidez. Pista batzuk, bestalde, Primeran-eko edukien jarraipena egin ahal izateko.

Publizitatea

Elhuyarrek ERRESISTENTE dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko

2023-09-24 : 10:07
  • Bakterio erresistenteen arazoak planeta osoari eragiten dio. Zirkulazio-istripuek baino pertsona gehiago hiltzen ditu, eta minbiziak baino gehiago hilko ditu 30 urte barru.
  • Erresistente dokumentalak ikertzaile, mediku eta albaitarien testigantzak jasotzen ditu, eta baita infekzioa gainditzea lortu duten pazienteenak ere.
  • Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen dokumental honen zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da, eta haren helburua izan da arazo global honek irtenbidea duela erakustea.
  • Dokumentala FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzarekin egin da; eta EITBren partaidetzarekin. Horrez gain, APIKA Ikus-entzunezko Produktoreen Elkartearen Audiovisual Project LAB egitasmoan parte hartu du.

Humanitate Digitalen tituluaren 2. ikasturtea, solasaldi informatiboa

Sustatu
2023-09-19 : 13:41

Humanitate Digitalen (HD) aditu-tituluaren aurtengo ikasturtea urriaren 11n hasiko da eta datorren urteko apirila arte luzatuko da, Goimailako Online Institutuak eskainia bigarren aldiz, UEUren eta EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, alegia. Hain zuzen ere, titulu honetan gehiago jakiteko aukera dago gaur online izango den solasaldi baten bidez, 18.00etatik aurrera esteka horretan.

Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen 26. denboraldia

2023-09-20 : 08:56

Inor gutxi iristen den lekuak erakutsiz eta jakin-mina piztuz dator zientzia eta teknologiari buruzko saioaren 26. denboraldia. Aurkeztu da Teknopolis zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko saioaren 26. denboraldia EHUko Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon. Han izan dira Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria, Gorka García Peral, ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, eta saioa babesten duten erakundeetako ordezkariak. Hain zuzen, asteburu honetan hasiko da denboraldi berria,  eta ordutegi hau izango du: larunbatetan 13:30ean ETB1en eta igandeetan 12:00etan ETB2n.

 

Euskaraz (eta gazteleraz) egingo dute gaur EAJk eta Bilduk Espainiako Kongresuan

Sustatu
2023-09-19 : 09:47

Gaur eguerdiko 12.00etan hasiko da Espainiako Kongresuko bilkura (zuzenean hemen), lehen aldiz euskara bertan ofizialki entzuteko aukera emango duena. Europa Press agentziaren arabera, prdea, EH Bildu eta EAJren taldeek euskaraz gain, gaztelaniaz ere egingo dute, ez ERC, Junts eta BNG taldeek bezala, zeinek agindu duten gaur katalanez eta galegoz bakarrik egingo dutela. Zuzenketa (13.15): Bilduko Mertxe Aizpuruak bi hizkuntzetan egin du, Europa Pressek iragarri bezala, baina EAJko Joseba Agirretxeak euskaraz bakarrik.

Adimen Artifiziala Auzitan: ideia sustapena, bekak

Sustatu
2023-09-18 : 13:35

Badalab Hizkuntza Berrikuntzako foru erakunde gipuzkoarrak ideia sustapenerako beka deialdia egin du, Errenteriako Humanitate Digitalen Ikergunearekin eta Tabakalerako Medialab bulegoarekin batera, Adimen Artifiziala Auzitan egitasmoan lau lan bultzatzeko. 

Sumina > frustrazioa > erresignazioa > indiferentzia... > Zaintza!

Sustatu
2023-09-18 : 09:16

Imanol Epelde kulturgile eta irakaslearen kezka latza bere blogean (27 zapata). "Pasatu genuen suminaren aroa: 80. hamarkada inguruan jaio ginenok bizi izan genuen aro hori. Heldu ginen frustratuta egotera: gure herri erakundeek, gure eskola eta ikastolek, salbatuko gintuztela uste genuen. Baina espektatibarik ez da bete gure plan estrategikoekin. Hortik dator etsipena, erresignazioa. Eta heldu gara, heldu garenez, laugarren eta azken arora: indiferentziarenera."

Loraldiak euskarazko sormen digital bekaren bigarren edizioa eta deialdia aurkeztu du

2023-09-17 : 09:58

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez. Ekimen honen helburuak euskarazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskarazko egitasmoek presentzia izatea dira. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroa arte zabalik iraungo du. Bekak 10000€ko ordainsaria izango du eta onuradunak urte beteko epea izango du proiektua gauzatzeko.

Ireki dute Primeran streaming plataforma euskalduna

Sustatu
2023-09-15 : 09:24

Ireki dute jada Primeran, EITBren streaming plataforma berrian. Web bidez eta Android aplikazioaren bidez ikus daiteke oraingoz. 3.000 eduki inguru dituela esan du EITBk estreinaldi honetan, film eta telesail-atalen artean. Eta asmoa da eduki horiek handitzea, beraietan %99 euskaraz egongo delarik (hizkuntza originala, bikoizketa edo azpidatzi bidez).

Aldatu Gidoia ekimena eta ikus-entzunezkoen bikoizketan aukera berriak

Sustatu
2023-09-14 : 19:20

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, bi gai nagusi: batetik Aldatu Gidoia kanpaina abiatu dela, EITB eta erakundeei euskarazko ikus-entzunezkoetan inplikazio gehigago eskatzeko. Eta bestetik, HeyGen Video Translate tresna, bideo batean hizkuntza bikoizketa automatikoa bikain integratzen duen aplikazio bat. Oraingoz ez dago euskaraz, baina honako etorkizun hau irudikatu dugu: egin euskarazko albistegia ETB1en, eta automatikoki itzuli audioa ETB2koa gazteleraz baina esatari erdaldunik gabe egiteko.

Hitzezko itzulpen automatikoaren beste bitxi bat: HeyGen VideoTranslate

Sustatu
2023-09-14 : 09:11

Aipatu genuen lehengoan Meta-ren adimen artifizialeko tresna ikusgarri bat: SeamlessM4T, euskaraz hitz egiten diozu, abisatu gabe ere zein hizkuntzatan ari zaren (100 detektatzeko gauza omen da), eta itzultzen du beste 35 hizkuntzatara. Ba egunotan zabaldu da sareetan beste tresna harrigarri baten emaitza, bideo grabatu zerbait kontatuz hizkuntza batean, eta lauzpabost hizkuntzatan sor ditzake sistemak bertsioak, jatorrizko hiztunaren ahots berean, eta bideoan ezpain mugimendua ere egokituz. HeyGen enpresaren VideoTranslate tresna da.

Primeran, EITBren streaming plataforma berria, etzi irekiko da

Sustatu
2023-09-13 : 15:10

Primeran, EITBren streaming plataforma berria, etzi irekiko da, irailaren 15ean. Primeran.eus domeinua erabiliko du plataformak, baina gaurkoz EITB webgune nagusira desbideratzen da URL-a. Irekiera ekitaldi ofizial bat ere izango da astebete beranduago, ekitaldi bat Donostiako Tabakaleram, irailaren 21ean.

Sinadura bilketa: Hezkuntzak euskara gehiago behar du

Sustatu
2023-09-13 : 09:15

Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria eztabaidatzen ari direla-eta, EAEko hezkuntza sistema euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute www.euskaragehiago.eus  helbidean (eta kanpainan jarriko diren mahaietan), Kontseiluak proposatuta.

Llama2 adimen artifiziala: testu sorkuntzan, besteak bezain gezurti eta disparatatua

Sustatu
2023-09-12 : 15:08

Lehengoan aurkeztu genizuen nola Facebook/Meta-ren adien artifizialak, Llama2 deritzon LLM-aren bidez, ahozko itzulpen automatikoan sekulako tresna sortu duen, euskara ere ulertzen duena: Seamless M4T. Oso ondo dabilela konprobatu genuen, eta etorkizunerako aukera handiak aurreikus daitezkeela. Baina Llama2 delakoan oinarritutako beste tresna bat ere hor dela jakin dugu, Chat GPT bezala galderak testuz erantzuten funtzionatzen duen Llama2.ai proiektua, eta ezin dugu halako iritzi baiezkorik eman. Edozer galdetu, eta txukun erantzuten du, ingelesez zuzenarekin, baina esaten duenak ez du zentzurik, gezur eta asmakuntza disparatzkoak dira.

Bideojokoak.info, gurasoentzako informazioa

Sustatu
2023-09-12 : 09:03

www.bideojokoak.info Unai Arrugaeta Lehen Hezkuntzako irakaslearen ekimen didaktikoa da. Bideojoko ezagun batzuen deskribapena egiten du webgunean, beren egokitasuna neurtu dezaten gurasoek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››