Teknologia albisteak

Kantari app-ak Euskal Herriko kantujiren agenda jasoko du orain

Erabiltzailearen aurpegia
2023-11-08 : 09:49

Euskal Herriko herri ezberdinetako kantu taldeek erabili duten Kantari aplikazioa berritu egin da. Bertsio berriak herri desberdinetako dozenaka kantu liburuxkak bildu ditu. Guztira 600 bat kanturen letrak eta bideo-karaokeak pilatu ditu. Besteak beste, Bilbo Kantariko, Plentzia Kantaguneko, Zarautz Kantuaneko edo Urdabai Kantaguneko liburuxkak aurkitu daitezke.

Bertsio berriak 2 berritasun nabarmen ditu. Batetik, herri ezberdinetako kantujiren egutegia kontsultatu ahal izango da, non eta noiz izango diren jakin ahal izateko. Kantujira horien xehetasunak agertuko dira bertan: abestuko diren abestiak, geldilekuak…

Bestetik, bideo-karaokeak hobeto ikusi daitezke, ze lehen murrizpen batzuk zituzten eta nahikotxo ezin ziren ikusi.

Kantari appen garapena, dena den, ez da berritasun hauekin amaitzen, garatzaileek lanean jarraitzen dute. Hurrengo pausoa agenda eta kantuak kudeatzen dituen intraneta osatzea da eta herrien esku uztea, haiek autonomoak izan daitezen appa elikatzeko.

Kantari app, boluntarioek egindako proiektua da eta dagoeneko 11 urte daramatza eskuragarri. Android bertsioarekin hasi zen eta bide horretan 50.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute, egun, 13.000 erabiltzaile aktibo ditu soilik Androiden. Gero etorri ziren web bertsioa eta iOSekoa (iPhone eta iPad).

Kantariren 4. bertsioa, eskuragarri dagoeneko:

 

Erantzun

Sartu