Teknologia albisteak

Googlek hobetu zuen algoritmoa, baina euskara bigarren mailan uzten du oraindik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-06 : 09:37

Irailean iragarri genuen nola Googlek, urte eta erdiko euskarazko emaitzen diskriminazioaren ondoren, algoritmoa aldatu zuela euskarazko emaitzak berriz gora eklarri dituena. PuntuEus fundazioak datuekin erakutsi du hau berriki, Estrasburgo Europako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian. Hala ere, Googlek gauzak txukundu dituela eta txukun egiten dituela esango du, baina euskarazko bilaketa emaitza optimoak ematetik urrun dago. Bigarren mailan uzten gaitu, konparatuz adibidez katalanarekin.

Josu Waliño Puntueuseko zuzendariak Estrasburgon emandako datuetatik, bi konparaketa hemen, nola zeuden bilaketa emaitzak uztailean, eta algoritmo aldaketaren ondoren.

Bi kasuetan, konparatzen dira webgune ohikoak eta Wikipediako orriak, euskarazko konfigurazio zuzen batetik egindako bilaketan. Hau da, zuk dena euskaraz txukun duzu, eta bilatzen duzu nonbaiteko udala, ba kasu batzuetan euskarazko orria emango dizu, eta beste batzuetan erdarazkoa lehenbizi. Hau aldatu da pixkat euskararen alde, eta nabarmenago Wikipediaren kasuan.

Baina PuntuEus-en aurkezpenak dioen bezala, much better, but still... Askoz hobeto, baina hala ere... Izan ere hiru puntu nabarmendu zituen aurkezpeneak PuntuEuseko ordezkari Waliñok:

  • Google Ads sistema ezin da ezarri euskarazko webguneetan. Hizkuntza ez onartua.
  • Google Chrome nabigatzaile nagusia dena merkatuan, ez dago euskaraz.
  • Bilaketa aurreratuan ez dago euskarazko edukietara murrizteko aukerarik. 

Googlek irailean eman zuenean algoritmo aldaketaren berri, azken puntu hori proposatu zuen soluzio gisa. Nahi dituzu emaitzak zure hizkuntzan? murriztu zeure hizkuntzara bilaketa aurreratuan. Alemanezko pantaila irudi honekin ilustratu zuten:

 

Googleren euskarazko bilaketa interfazean ez dago aurreratua / werkzeug aukera hori ere... Esteka bidez esistitzen da, hemen, https://www.google.com/advanced_search?hl=eu , baina hor ere hizkuntzaren araberako murrizketa egiteko... hizkuntza - edozer hizkuntza dioen menu luzagarrian ez dago euskararik. Ezin beraz.

 

Katalanek aukera hauek eskura dituztela ere aipa daiteke, bide batez, ikus hizkuntza murrizketaren beren orrian.

Erantzun

Sartu