Natura argazkilaritzako lehiaketa bat errepasatu dugu bisual Twitch bidezko zuzenekoan (hau ilustratzeko ekarri dugun otso dantzari horiena adibidez), eta baita bideo/audioak jarri Madonnaren kontzertuetan berriro euskara agertu delako. Ikusgarria eta entzungarria geratu zaigulakoan Segura Irratiarekin egindako kolaborazio saio hau...
Herenegungo albistearen inguruan (Madonnaren bira berrian berriro euskara) informazio zehatzagoa osatu dugu azken orduetan. Batetik 'Birjina gaztetto bat zegoen' gabon-kanta gisa oso ezaguna dela ingelesez ('The angel Gabriel from heaven came'), apaiz anglikano batek 19. mende amaieran Euskal Herrian ezagutu zuenetik egindako itzulpena bategatik. Bestetik, ez dela nobedadea izan Madonnak aurtengo biran erabiltzea, Kalakanekin 2012ko hartan ere egindakoan ere azaldu baitzen, beste kontestu batean baizik.
Natura argazkilaritzako sariketa bat baino gehiago egiten da han-hemenka. The Nature Conservancy AEBetako erakundeak egin duena ekarri dugu hona irudi ikusgarriak saritu dituztelako eta batek bereziki arreta deitu digulako: argi-oilar eder hori hegan, sekula izen hobeto merezitakorik...
Jardunaldia izango da azaroaren 23an, etzi, ostegunarekin Langune elkarteak antolatuta, gai honen inguruan Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) euskara hizkuntza teknologien bidez sustatzea. Errenterian izango da zita, 12.00etatik 14.00etara, Torrekua eraikinean. Euskara hutsezko jardunaldia izango da.
Duela 11 urte bezala, Madonnak euskara darabil bere mundu biran. 2012ko hartan, The MDNA Tour, Kalakan talde euskalduna Madonnaren showaren parte izan zen. Oraingo The Celebration Tour honetan ez dirudi Kalakan partaide zuzena denik, baina Like a Prayer kantu ezagunaren intro bezala agertzen den Birjina gaztetto bat zegoen elizako kantu zaharra grabatu zuen Kalakanek 2009an, eta uste dugu eurena dela parte hori.
Iñaki Sanz-Azkue biologo eta irakaslearen salaketa sare sozialetan: ez askatu etxeko akuarioetako animaliarik mendi eta basoetako putzu edo erreketan. Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatutako Gipuzkoako bazter batean, putzu naturaletan karpak ikusirik, horrek anfibioentzako dakarren arriskua salatu du Sanz-Azkuek. Beste lagun batek iruzkindu duen bezala: "Ez askatu inoiz arrainik (ezta dortokarik ere) urmaeletan ezta putzuetan. Hori ekiditeko modurik onena zuzenean horrelako animaliarik ez erostea, animali exotikorik ez erosi eta are gutxiago mendian askatu. Anfibioen eta burruntzi larben predatzaileak dira."
Berria egunkariak jakinarazi du gaur bere diseinua berritu duela, "modu integralean, webgunean bezala papereko edizioan, eta Iruñeko Somos Errea estudioaren laguntza izan du lan horretan (...), webguneko testuak eta atalak argitsuagoak izango dira, eta irakurterrazagoak".
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagaiak jakinarazi dira (2023ko edizio honetakoak), eta horietxek errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan. Aipagarria egin zaigu guri eta beste batzuei, komunikazio zein kazetaritza alorretan podkastak direla nagusi aurten... Horietako baten irudia ekarri dugu hona hau ilustratzeko Harpa Jotzen umorezko podkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzentzen dutena.
Gaur jakinarazi du AEK-k 2023ko Korrika, euskararen aldeko lasterketaren historian 23. edizioa, datorren urteko martxoan izango dela, Irundik Baionarat.
EITBk eta Donostiako Tabakalera kultura zentroak euskarazko soinu fikzioa sustatzeko Audiogile Berriak ekimena jarri dute martxan. Hiru proiektu egonaldi gisara garatu ahal izango dira, eta epaimahai batek horietarik bat aukeratuko du prozesua amaitzeko, irabazlearen ekoizpena EITBk aurrera eroango duelarik.
Bart gauerdia baino lehentxoago, Unix Denbora 1.7 miliarretara pasatu da, 1700000000 edo 1.700 milioi segundu ordu informatiko honen hasiera gertatu zenetik, 1970eko urtarrilaren 1ean makinak segunduak kontatzen hasi zirenetik. Sustatun bereziki igartzen dugu hasi ginenetik Unix denboraren iragatea... gure artikuluen URL-etan baitago Unix denboraren marka, Sustatu.eus/1700008000 ordurako programatu dugularik delako artikulu honen argitalpena, azaroaren 15eko ordu txiki hauetarako.
Donostiako urteroko Literaktum Literatura jaialdiak maitasuna izango du ardatz gaurtik azaroaren 23ra bitartean. Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo jaialdiak. Literaturan gai nagusienetako bat izan da maitasuna eta Literaktumek gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu nahi dio. Lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez, laguntasunaz arituko dira sortzaileak.
ey, adi, https://www.codesyntax.com/eu/labs/doraemon-detek…">Doraemon detektorea ere badago eta... Kasu honetan ETB3n noiz agertuko den abisatuko digu.
Ruper Detector: hamar urteren…, 2023-11-13Urteurren berezi bat ospatzen da gaur, 10. urtemuga bete du euskal teknologiako pieza berezienak; Ruper Detektoreak. Hemen da duela 10 urteko albistea: Ruper detektatzeko makina. Hamar urteren buruan, funtzionatzen segitzen du.