Teknologia albisteak

'Short' bertikalen estreinaldia Sustatun (lehen aproba)

Sustatu
2024-05-25 : 15:35

Eduki multimediatiko berriarekin hasi gara. Bideo bertikal bat egingo dugu asteburu-hastapen bakoitzean, Youtuben short esaten dioten formatuan. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak ere bere gain hartzen. Hona probakoa izan dena. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean.

Publizitatea

Lantegi irekia: Nola landu LGBTI+ gaiak eta biografiak Wikipedian?

Sustatu
2024-05-24 : 17:20

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) EHGAM elkartearekin batera lantegia antolatu du Wikipedian LGBTI+ gaiak eta biografiak modu egokian landu ahal izateko. Jardunaldi irekia antolatu dute ekainaren 8an, larunbatarekin, Donostiako Teila Fabrikan (Egia auzoan). Harrotasunaren hilabetean, ekintza interesgarri bat dudarik gabe.

Polemikak eta salaketak: memeengatik Euskal Herrian, ahots artifizialengatik Hollywooden

Sustatu
2024-05-23 : 18:39

Polemika batzuetan zentratu gara gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan. Batetik, Busturialdeko lau lagun salatu dituztela Twitterreko mezuengatik, meme eta iritzi arruntak, baina salatzaileek "jazarpentzat" joak. Beste polemika, urrutiagokoa: Scarlett Johansson aktoreak salatu du OpenAI enpresa, ChatGPT-ren sortzailea, bere ahotsa erabili edo imitatu dutelakoan ahots-interfaze bat sortzeko orduan (aldi berean Her filmeko 2013ko zientzia-fikzioa nolabait berreginez errealitatean).

Literaturia 2024, asteburu honetan Zarautzen

Sustatu
2024-05-23 : 17:17

(B)egia lelotzat hartuta, azken urteetan bezala Zarautzen egingo dute Literaturia literatura jaialdia, bihardanik igandera arte. Azoka, liburu aurkezpenak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte aurten ere.

Scarlett Johansson, Her, Sky eta OpenAi (a ze nahasmena)

Sustatu
2024-05-23 : 08:30

Adimen artifizialaren eta sormenaren arteko euskal polemikatxoa izan dugun bezala, beste bat piztu da irismen globalagoa izan dezakeena: Scarlett Johansson aktorearen eta OpenAI enpresaren artean, ChatGPT-ren ahots zerbitzu berriaren inguruan. Her filmekoa bezalako sistema bat sortu nahi izan du OpenAIk, eta gehiegi hurbildu dira zinemakora, Johanssonen ahotsa baimenik gabe imitatzeraino.

Elhuyar Zientzia Azoka Bilbon, 200 STEAM proiektu erakusteko

2024-05-23 : 12:06

Elhuyar Zientzia Azokak 800 gazte bilduko ditu Bilboko Areatzan, maiatzaren 25a bitartean, ikasturtean egin dituzten 200STEAM proiektu erakusteko. 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektu egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 11 talde etorriko dira. Maiatzaren 25ean (larunbata) egingo da sari-banaketa. Ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak jasoko dituzte.

Twitterreko mezuengatik salatu dituzte Onintza Enbeita, Asier Musatadi eta beste bi lagun

Sustatu
2024-05-22 : 09:41

Lau lagun Gernikako epaitegian agertu ziren atzo, beraien kontra jazarpen salaketa jarri dutelako. Onintza Enbeita bertsolaria, Asier Musatadi musikaria eta beste bi pertsona dira ustezko jazarleak; eta salatzaileak dira Mario Lopez Lointek Gernika saskibaloi taldeko entrenatzaile ohia eta Lointek klubeko beste pertsona bat. Salaketaren motiboa dira, Berriak argitaratu duenez, urtarrilean Twitterren zabaldutako mezu batzuk. Mezuetan erreferentzia egiten zitzaion Mario Lopezen kontrako abusu salaketei, eta Lointek taldeak Lopezekiko izandako jarrera bigun edo ulerkorrari, zeina Gernikako Sare Feministak ere aipatu zuen agiri batean abenduan (artikulu honetako irudi nagusia da agiri hartan jarri zuten traol eta mezukoa da). Eguneraketa, 17.00: Argian irakurri dugunez, lau pertsona hauen kontrako salaketa artxibatu egin du epaileak.

Egunean Behineko zuen taldean Latxa jokatzen ikusi nahi?

2024-05-22 : 08:35

Egunean Behin jokoaren denboraldi honetan, hasieratik Hitz Zentroak sortutako Latxa adimen artifiziala euskalduna jokatzen ari da. Haren emaitza egunero ikus daiteke sailkapen orokorrean eta astekoan, baina aukera ireki dugu orain, jokalarien taldeetan ere sar dadin Latxa. Talde bat kudeatzen duzu eta Latxa ere bertan ikusi nahi duzue? Argibideak jarraian.

Euskal liburu batean adimen artifizialeko ilustrazioak agertzeak polemika eragin du

Sustatu
2024-05-21 : 15:18

‘Euskal Herriko ipuin mitologikoak’ (Eguzkilore Liburuak editorialarekin kaleratu du Aritza Bergara idazleak, eta bere prompt edo ahaleginekin adimen artifizialez sortutako irudiz ilsutratua dator. Liburuaren lehen eskaintza Gara egunkariaren eta Naiz webguneko sustapen batez egin da, eta han jarraitu behar zuen eskaintzak maiatzaren 26a arte. Baina gaur jada desagertu da sustapena bertatik. Motiboa izan liteke polemika eragin duela sare sozial batzuetan adimen artifizialeko ilustrazioak erabili izanak.

Guka aurkeztu zen atzo, Urola Kostako euskarazko komunikazioaren marka berria

Sustatu
2024-05-21 : 11:48

Guka aurkeztu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) atzo Azpeitiko Basazabal jauregian egindako ekitaldian. Guka.eus eskualderako webgunea sortu da, eta banakako herrietako webguneetan ere izen aldaketak izan dira. Tokikom hedabide taldekoa da UKT, eta Guka web proiektu berritua ere Tokikom plataformaren gainean dago eraikia.

Ezagutu eta parte hartu "Giza Liburutegia" ekimenean

Sustatu
2024-05-20 : 09:13

Giza Liburutegia izenarekin lantegi/ekimen bikoitza egingo da datorren astean Donostian eta Irunen. Baina komeni da kontzeptua ulertzea: "Giza liburutegia" pertsonek osatzen duten zerbait da, kasu honetan "Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumek", hain zuzen.  

EAEn ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntza deialdia

Sustatu
2024-05-18 : 10:07

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak 2024an ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Ekainaren 6a arte dago epea irekita.

Bilboko kale-izendegi absurdoa: genitiboa inportanteagoa da generoa baino

Sustatu
2024-05-17 : 09:11

Bilboko kale-izendegian adibide parea agertu dira azken garaian zuzenketa merezi zezaketenak: hala pentsatu du herritar batek, eta artikuluan ondo azaltzen badugu, irakurleok ere ados egon zaitezketela pentsatzen dugu. Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera deritzon inguruan hiria formaz berritzen ari da eta han sortu dira bi kale emakumezkoek bete ohi zuten lanbide batzuen omenez. Gaztelaniaz, Avenida de las Cargueras eta Calle de las Galleteras dira. Euskaraz ordea, Galletagin Etorbidea eta Zamaketarikalea jarri diete. Andrazkoen aztarnarik gabe euskarazko izenak. Zuzenketa iradoki zaienean, Udaleko Euskara Zuzendaritzak ezetz esan du, Euskaltzaindiak eman dizkion argudio bitxiekin.

Mikroherritarrez eta herritar erreibindikatzaileez

Sustatu
2024-05-16 : 18:30

Bi egun barru Gasteizen izango den Aldatu Gidoia plataformaren elkarretaratzeaz hitz egin dugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan: errepaso bat zer eskatzen dioten Eusko Legebiltzarrari (gogoratuz euskal alderdiei euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan egin zieten galdetegia), Eusko Jaurlaritzari eta EITBri. Eta gero X10-en kale-arteko are ñimiñoa errepasatu dugu irudiz irudi, orain askatu dituen mikroherritarrak, eta baita lehenago ere egin izan dituen lanak.

Euskaltzaleen eskea: Gasteizko Antzokiaren auzia Udalak konpon dezala

Sustatu
2024-05-16 : 11:31

Gasteiz Antzokiaren auziari irtenbidea eman dakion, elkarretaratzea deitu dute bihar ostiralerako, maiatzak 14, 12:30etan Plaza Berrian, Gasteizko udaletxearen aurrean. Izan ere, udalbatza ospatuko da bihar 9.00etatik aurrera (streaming bitartez hemen emango dute), eta herritar ekimeneko mozio bat aurkeztuko dute bi taldek (Elkarrekin eta EH Bilduk) Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformaren izenean. Mozioan eskatzen da, Aleak argitaratu duenez, "Udalak sortu duen arazoa Udalak konpon dezala". Era berean, Gasteizko euskalgintzak agiri baten aldeko sinadura bilketari ekin dio, aldekotasun horiek Gasteizko Udalari aurkezteko. Euskaltzaleek kezkaz bizi dute "azken hilabete hauetan gasteiztarrontzat erreferente izan beharko lukeen Antzokia eta Euskararen Etxea gure bizimoduetatik desagerrarazi izana." 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››