Teknologia albisteak

Egunean Behineko zuen taldean Latxa jokatzen ikusi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia
2024-05-22 : 08:35

Egunean Behin jokoaren denboraldi honetan, hasieratik Hitz Zentroak sortutako Latxa adimen artifiziala euskalduna jokatzen ari da. Haren emaitza egunero ikus daiteke sailkapen orokorrean eta astekoan, baina aukera ireki dugu orain, jokalarien taldeetan ere sar dadin Latxa. Talde bat kudeatzen duzu eta Latxa ere bertan ikusi nahi duzue? Argibideak jarraian.

Honela ikusten dute, adibidez, Hitz Zentroko taldeko lagunek nola ari den Latxa euren artean:

Talde horretan dagoen bezala, Latxa beste taldeetan ere gehi dezakegu. Talde bat kudeatzen baduzu Egunean Behin jokoan, ireki aplikazioa mugikorrean, taldearen ezarpenetara joan, eta han gonbidapen giltza aurkituko duzu, hala nola adibideko orri honetan (ezkerreko irudia):

Gako hori kontaktu aukeratik bidal iezaguzu (eskumako irudia), eta gehituko dugu Latxa zeure taldera.

Sailkapen orokorrari dagokionez, ondo doa Latxa, baina ez dugu uste irabazteko aukerarekin dabilenik... Atzo, 44.000 jokalari baino gehiagoren artean 2.174. zihoan.

Erantzun

Sartu