Giza Liburutegia izenarekin lantegi/ekimen bikoitza egingo da datorren astean Donostian eta Irunen. Baina komeni da kontzeptua ulertzea: "Giza liburutegia" pertsonek osatzen duten zerbait da, kasu honetan "Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumek", hain zuzen.
Bi saio izango ditu ekimenak:
Lau emakumek (“giza liburuak” dira) osatuko dute Giza Liburutegia saio horietako bakoitzean. Emakume hauek eskubideak defendatzeko lan handia egin dute hainbat esparrutatik: Guatemalako Brenda Guillen, Itziar Errandonea bakezalea, Aitzole Araneta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defendatzailea, eta ekintzaile feministaren rolean bi emakume, bat arituko da Donostian (Maribel Gartzia Goikoetxea) eta bestea Irunen (Palmira Dual).
Giza Liburutegiarekin entzute aktiboko dinamikak sustatu nahi dira eta ekarpenak egin giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen lana eta aktibismoa ikusarazteko. Balioa ematea emakumeek gizarte begirunetsuak eta ez hain indibidualizatuak lortzeko egiten duten ahaleginari eta inplikazioari, pertsona guztien eskubideak bermatuak egon daitezen.
Izena emateko, hemendik, eta esperientziaz gehiago jakiteko (dinamika eta lau emakume horien berri) ikus dokumentazioa.
Antolatzaileak: Mugen Gainetik eta Bakeola.
Erantzun
Sartu