Teknologia albisteak

Guka aurkeztu zen atzo, Urola Kostako euskarazko komunikazioaren marka berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-21 : 11:48

Guka aurkeztu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) atzo Azpeitiko Basazabal jauregian egindako ekitaldian. Guka.eus eskualderako webgunea sortu da, eta banakako herrietako webguneetan ere izen aldaketak izan dira. Tokikom hedabide taldekoa da UKT, eta Guka web proiektu berritua ere Tokikom plataformaren gainean dago eraikia.

Hauek izan dira eraldaketak webguneei dagokienez:

Beste ekimen batzuk ere martxan jarri dira:

  • Gukasteka, Zarauzko agerkari digitala izango da, herrian euskarazko paperezko tokiko aldizkaririk ez dagoela eta, hutsune hori betetzera datorren produktua (baina digitalki, ez paperean).
  • Asteburuko agendaren buletina (laster martxan).
  • Guka whatsapp kanala
  • Gukakide, Guka proiektuaren bazkidetza modua. Paperezko aldizkariak jasotzen dituztenak gukakide dira jada, baina bazkidetza digitala ere irekiko da; eta Gukakide Txokoa irekitzen da horientzat, bazkideentzako abantaila sortarekin.

Teknikoki, CodeSyntax enpresak (Sustatu egiten duenak) lagundu du UKT garapen digital honetan. Bertako Urtzi Odriozola garatzaileak adierazi duenez: "Lehen pausu moduan txikien arteko indarrak batzeko, GUKA proiektuaren ingurune digitalen bateratzean lagundu genuen eta hedabideen arteko elkarlanerako ezinbesteko tresna garatu genuen CodeSyntax-en. GUKA estrategia aurrera atera dadin, elkartze prozesuaren azken txanpan webguneetan marka aldetik eta bazkideentzat osatutako txokoan aldaketak egiten lagundu dugu. Hemendik aurrera ere, digitalizazio eta indar batze horretan aurrerapauso berriak ematen lagunduko dugu beste hainbat esparrutan ere eta GUKA proiektua teknologian abangoardian egon dezan ziurtatu."

Erantzun

Sartu