EAEn ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntza deialdia
2024-05-18 10:07
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak 2024an ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Ekainaren 6a arte dago epea irekita.
Honako ataletan banatzen da deialdia:
- Zinemarako fikziozko film luzeak https://labur.eus/odnwA
- Aurrekontu txikiko fikziozko film luzeak https://labur.eus/Wj8Bu
- Zinemarako animaziozko film luzeak https://labur.eus/GchMk
- Sortze-dokumentaleko film luzeak https://labur.eus/vcZZO
- Zinemarako film laburrak https://labur.eus/j0nTH
- Euskarazko serieak https://labur.eus/XMRTX
Azken atala euskarazko produktuetarako da esklusiban. Aurrekoetan beste hizkuntza batzuetakoak ere aurkez daitezke. Euskarazko "serie" edo telesail direlakoak, honela definitzen dira deialdian: "ikuspegi formal eta tekniko batetik, kalitate handia eta nazioarteko bokazio argia duen euskarazko jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia egitea lagunduko da."
(irudia, aurten estreinatu den euskarazko telesailetako bat, Itxaso)
Erantzunak kargatzen...