Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) EHGAM elkartearekin batera lantegia antolatu du Wikipedian LGBTI+ gaiak eta biografiak modu egokian landu ahal izateko. Jardunaldi irekia antolatu dute ekainaren 8an, larunbatarekin, Donostiako Teila Fabrikan (Egia auzoan). Harrotasunaren hilabetean, ekintza interesgarri bat dudarik gabe.
Kezka batetik abiatu da ekimena, ea LGBTI+ mugimenduko zenbait pertsonen biografietan hauei buruzko informazioa modu egokian aurkezten zen ala ez. EHGAM eta EWKEk jada trataera egokirako gida baten zirriborroa osatu dute, eta horretan gehiago sakontzea izango da jardunaldiaren helburuetako bat.
Goiz eta arratsalderako saioak prestatu dituzte: goizean zehar aipaturiko gidaren edukia landu eta eztabaidatzeko aukera izango da; eta arratsaldean Wikipedian bertan editatzea da asmoa. Editatzen ez dakitenek ikasteko aukera izango dute, eta editatzen dakitenek LGBTI+ gaiak eta biografiak lantzeko editatoi txiki bat egingo dute.
Izena emateko, formulario honen bidez.
Gaian interesa baldin baduzu baina ezin baduzu ekainaren 8ko saiora etorri, ekarpenak beste modu batera ere bideratzen saiatuko da EWKE. Horretarako ere, erabili formulario bera.
Erantzun
Sartu