Teknologia albisteak

Literaturia 2024, asteburu honetan Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-23 : 17:17

(B)egia lelotzat hartuta, azken urteetan bezala Zarautzen egingo dute Literaturia literatura jaialdia, bihardanik igandera arte. Azoka, liburu aurkezpenak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte aurten ere.

Hauxe da egitaraua:

Maiatzak 24, ostirala (Modelo aretoan)

  • 20:00. Manifestua. Mari Luz Esteban idazlea arduratuko da idazteaz eta irakurtzeaz.

  • 20:15. (B)egira! antzezlana, Kamikaz kolektiboarekin: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias. Sarrera: 7 euro.

Maiatzak 25, larunbata

  • 11:00. Literattipia: Toloren tolokeriak. Inazio Tolosak eskainiko du saioa, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta, Etxezabalan.

  • 11:30-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan jarriko duten karpan.

  • 12:00-14:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan). 11:30ean, Mikroipuinak, Idoia Torrealdai; 12:00etan, Airemortuak, Gorka Salces; 12:30ean, Zortzigarren hiria, Asel Luzarraga; 13:00etan, Etxe bat norberarena, Yolanda Arrieta; eta Biharraren hegietan, Maddi Sarasua.
  • 12:00. Omenaldia Booktegiri.
  • 12:30. Bunbuiloen atzean ere, itzultzailearen (b)egia hitzaldia, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Bego Montorio, Julen Gabiria eta Miel A. Elustondo.

  • 17:00-20:00. Liburu azoka, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 17:00-20:00. Liburu aurkezpena, Ahotsenean (karpa barruan). 17:00etan, Txoria hodei artean, Urtzi Urkizu; 17:30ean, Putzua, Goiatz Labandibar; 18:00etan, Arrabioen gerra, Karel Capek (Itzultzailea: Koro Navarro); 18:30ean, Nor, Irati Goikoetxea (Irrimarra); 19:00etan, Presbiziak lagundu omen digu, Edu Zelaieta; eta 19:30ean, Monogamoak, Iñigo Astiz.

  • 17:30. Inuksuit ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Patxi Zubizarreta, Maddi Oihenart, Antton Valverde, Mintxo Cemillan eta Malen Fernandez de Larrinoa. Sarrera: 5 euro.

  • 22:00. Galbahea: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra, Uxue Garcia, Mariana Blanco, Amaia Garcia eta Lander Bilbao. Sarrera: 7 euro.

Maiatzak 26, igandea

  • 12:00. Gehiago gustatzen zitzaidan aurreko zure liburua saioa. Parte hartzaileak: Gorka Arrese, Harkaitz Cano eta Maite Larburu. Modelo aretoan.

Erantzun

Sartu