Teknologia albisteak

X10 kale artistaren mikroherritar ausartak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-15 : 08:23

X10 kale artista euskalduna aspalditik miresten dugu Sustatun. Joan den astean ekintza polita egin zuen, eskala txikian ikusgarria (hala esaterik badago). Irudi humanoak, ñimiñoen mordoxka, askatu zuen hainbat kale bazterreta. Mikroherritar ausartak, sistemaren eta elementuen kontrako borroka heroiko batean.

Argazki errekortatuak dira, itxura batean, X10ren mikroherritar gehienak, asko oinarri batekin lagunduta zutik eusteko; baina beste batzuk kanpoko kirol arriskutsuak egiten, hurbilpen sekuentzia honetan ikus dezakegun bezala:

Hainbat tokitan kokatu ziren, eta X10ek argazkiz dokumentatu zituen Twitterrrako, maiatzaren 9an: batbihirulaubostseizazpizortzi.

Argazkiak egin mikroherritarrei eta, kale artearen espirituarekin zintzo, bertan utzi zituen X10ak, protagonista bakoitza bere eszenatokian. Joan den astetik euri-jasa batzuk ere izan ditugu Euskal Herrian, eta nekez eutsiko zioten erauntsiei mikroherritarrek. Hala ere, kontsolamendurako balio badezake, uste dugu batzuek lortuko zutela ostiral gauean aurora more ederra ikusi.

X10rena bezalako ekintza hau ez da ezohikoa street-art mugimenduan. Arte ñimiñoko beste artista batzuen emaitzak dira honakoak ere, hurrenez hurren, Isaac Cordal, Miss Printed eta Slinkachu artistenak.

 

Erantzun

Sartu