Teknologia albisteak

Biziberritu Perotx, despopulazioaren aurkako sormen proiektuak dirua behar du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 13:52

Perotx da XVIII. mendeko harrizko etxea bat, Nafarroa Garaiko Urraul Goiti haranean, Nafarroako haran despopulatuenean kokatua, Adoain herrian. Etxe honetan kultura sormeneko proiektua martxan jartzeko asmoa dago, baina crowdfunding bidez finantziazioa behar dute. Hemen ekarpena egiteko aukera eta informazioa.

Egin beharreko inbertsioa ez da nolanahikoa, 250.000€. Laguntza publiko bat eskuratu dute, 57.000€koa, aurrekontuaren %23a ordaintzen lagunduko duena, baina finantzatu beharrekoa oraindik oso kopuru altua da. Horregatik crowdfunding kanpaina bat martxan jarri zuten aurrekontuaren beste zati bati aurre egin ahal izateko. Jada 5.500€ eskuratu ditugu, baina uztailaren 5a bitarte dute 22.000€ra iristeko.

Pertox etxea Nafarroako Kultura Ondarearen Erregistroan inskribaturik dago "tokiko garrantzia duen ondasun" gisa. Bertan egin nahi dutena da: landatartasun berrien inguruko lankidetzarako, ikerketarako eta sorkuntzarako gune bat. Baita ere despopulazioaren aurkako borrokarako zein hiri ea landa eremuen arteko harremanen hausnarketarako gune bat ere. "Jarduera kulturala eta sorkuntza eraldatzailea ardatz hartuta, proposamen berritzaile honekin jakintzak berreskuratu eta sortu nahi ditugu, baita esku-hartze eta asaldura komunitarioa eragin ere", diote ekimenaren bultatzaileek.

Ekimen honen bultzatzaileei buruz informazio gehiago Perotx.com webgunean eta crowdfunding plataformako orrian.

Erantzun

Sartu